#AzkenEgunak
Zinegoak Jaialdiaren baitan, Queer zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoz sortutako ZG PRO egitasmoaren seigarren deialdian izena emateko epea zabalik da.
❕ Apirilaren 30era arte aurkeztu daitezke proiektuak
Posts by Zinea
Maiatzaren 8tik 16ra, genero fantastikoaren epizentro bihurtuko da Bilbo.
👏 Aránzazu Calleja ikus-entzunezko konpositore bilbotarrak irekiera-ekitaldian jasoko du Ohorezko FANT saria.
👉 Filmen emanaldiez gain, bestelako jarduerak prestatu dituzte.
Ostegunean abiatuko dute Giza Eskubideen 23. Zinemaldia (@GizaZinemaldia), eta hainbat ekoizpen euskal herritar pantailaratuko dituzte. Gainera, Imanol Uribe omenduko dute.
🎞️ Ezagutu zerrenda:
2026ko urriaren 15etik 22ra ospatuko da Film Sozialak - Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia.
🗓️ Maiatzaren 1era arte izango dute sortzaileek beren lanak bidaltzeko aukera.
Punto de Vista (@PuntodVistaFest) jaialdiaren 20. edizioaren baitan, industriako profesionalei eskainitako jardunaldi berezia egingo dute bihar: #Napardocs.
🕜 9:30etik 14:40ra bitartea, zinemari buruzko hiru mahai-inguru hartuko ditu Baluartek.
#Estreinaldiak | Apirilak 17
🎞️ Prime Crime: A True Story
🎬 Gus Van Sant
ℹ️ Banku batek iruzur egin ostean, Tony Kiritsis beren bulegoetan azaldu eta konpainiako presidentearen semea bahituko du.
Bihar, 'Moon' (Kurdwin Ayub, 2024) filma pantailaratuko du @KresalaZinema-k, Trueba aretoan.
🤞 Bertan izan nahi duzu?
🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan!
Guardia Zibilak tiroz hildako Luzia Urigoitia ETAko kidearen kasua abiapuntu hartuta, memoria politikoaren inguruko gogoeta egiteko parada da Lander Garroren lana.
🎬 Otxandioko herritarren ekimenez sortua, fikzioa eta dokumentazioa uztartu ditu.
#Estreinaldiak | Apirilak 17
🎞️ Il ragazzo dai pantaloni rosa
🎬 Margherita Ferri
ℹ️ Andrea Spezzacatenak 15 urte ditu. Garbiketa-akats baten ondoren arrosa bihurtuko zaizkio praka gorriak, eta jazarpen-espiral bat eragingo diote.
73. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuten Belén (Dolores Fonzi, 2025) filmaren emanaldi berezia hartuko du Tabakalerak asteazkenean, apirilaren 22an.
📽️ Goizeko ordutegian pantailaratuko dute, 10:30etatik aurrera.
Zinema eta Biktimologia Zikloaren baitan, gaur, 19:00etan, 'La buena nueva' (Helena Taberna, 2008) pantailaratuko dute Antzoki Zaharrean; bihar, aldiz, 'Le consentement' (Vanessa Filho, 2023).
🗣️ Bi emanaldien ostean solasaldia egingo da.
Silver Film Festivalen laugarren edizioari ateak zabalduko dizkiote gaur, apirilaren 20a, Bilboko Arriaga Antzokian ospatuko den inaugurazio-ekitaldian.
💐 Edizio berria aurkeztu, eta 2026ko Silver Saria emango diote Elena Irureta aktore zumaiarrari.
Alan Berlineren Benita filmaren emanaldiarekin abiatuko dute, gaur, @PuntodVistaFest jaialdiaren 20. edizioa. Irekiera-ekitaldian emango dute, 20:00etan, Baluarte Jauregiko aurdoriumean.
📽️ Gainerako emanaldi eta jarduerak goizean abiatuako dituzte.
#Estreinaldiak | Apirilak 17
🎞️ Un poeta
🎬 Simón Mesa Soto
ℹ️ Óscar Restrepo poeta ez da gai izan literaturan hasi zenean espero zitzaion etorkizuna izateko, eta ahal duen moduan ateratzen da aurrera ama zaintzen duen bitartean.
#Kritika | 'CALLE MÁLAGA'
Maryam Touzani zinemagile marokoarraren hirugarren film luzea da, ikuspegi gogorragoetatik eta deserosoagoetatik jorratu ohi diren gaiak lantzen dituen komedia delikatua.
✍️ Ines Arrue Unanue kideak iruzkindu du, gurean:
Ingalaterrako futbolean nagusi den hooliganismoaren gaia jorratzen duen film dramatikoa duzue aste honetako #Kutsidazu. Gaiaren gaineko pelikula erreferenteenetako bat.
⚽️ GREEN STREET HOOLIGANS (2005) ⚽️
Asteartean, apirilaren 21ean, 'Moon' (Kurdwin Ayub, 2024) filma pantailaratuko du @KresalaZinema-k, Trueba aretoan.
🤞 Bertan izan nahi duzu?
🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan!
Zinema aretoetan ikusgai dituzuen filmen #kritika-k, ZINEAn irakurgai:
💐 Calle Málaga
🚬 La Grazia
🇪🇸 1936
🎬 Amarga Navidad
🇺🇸 One Battle After Another
🕵️♂️ O Agente Secreto
🏡 Sentimental Value
🇮🇨 Maspalomas
Eta askoz gehiago!!
Apirilaren 21ean 'Moon' (Kurdwin Ayub, 2024) filma pantailaratuko du @KresalaZinema-k, Trueba aretoan.
🤞 Bertan izan nahi duzu?
🎟️ Sarrera bikoitza dugu zozketan!
Apirilean sartuta ere, etenik ez duen katea da zinema-programazioarena. Eta horretan, zer-non ikusi erabakitzeko tresna eraginkorrena da gure #AGENDA.
📇 Emaiozue begirada bat osatu dugun ekitaldi-bildumari: www.zinea.eus/agenda...
#Kritika | CALLE MÁLAGA
"Tarteka datorrena aurreikus daitekeen arren -egiaz, ez dut uste zuzendariak trama izugarri korapilatsua sortzea helburu zuenik-, Carmen Maurak ñabarduraz betetako interpretazio argitsu eta biziarekin eusten dio filmari".
Arabako Ikus-entzunezko Produktoreen Elkarteak (@apikaudiovisual) Apika Audiovisual Project Lab programaren 2026ko edizioan hautaturiko proiektuak ezagutarazi dituzte.
👉 Azarora bitartean, profesionalek mentoretza saioak izango dituzte.
Ingalaterrako futbolean nagusi den hooliganismoaren gaia jorratzen duen film dramatikoa duzue aste honetako #Kutsidazu. Gaiaren gaineko pelikula erreferenteenetako bat.
⚽️ GREEN STREET HOOLIGANS (2005) ⚽️
José Giovanni, zuzendari, gidoilari eta nobelagile frantsesa izango da #74SSIFF-ren atzerabegirakoaren protagonista.
✍️ Felipe Cabrerizok idatzitako liburu bat argitaratuko da osagarri gisa.
Bilboko Hika Ateneoak apirilerako prestatutako egitarauaren batan, zinemak presentzia berezia izango du.
🎞️ Hilaren 22an, 'Gaza, jóvenes bajo la ocupación' (2022) film ertain dokumentala pantailaratuko du Ongi Etorri Zinema zikloan.
Asisko Urmenetaren 'Sorgina banaiz' dokumentala Tolosako Kultur Etxean proiekatuko dute, apirilaren 23an.
🧙♀️ Filmak sorgin-ehiza ulertzeko perspektiba historiko eta kritikoa eskaintzen du, 1525ean Auritzen hasitako jazarpena abiapuntu hartuta.
Aurten ere, Cannesko Marché du Film merkatuaren baitako Spain Showcase egitasmoko antolatzaileetako bat izango da @ZinebiFEST, ICAA eta ICEXekin batera.
🎬 'Altxaliliak' izango da zinebaldi bilbotarraren babespean egongo den euskal ekoizpen bakarra.
Gaur berrituko dira Euskal Herriko Zinema aretoen karteldegiak!
Ohi bezala, estreinaldi sorta aletu dugu gurean.
🍿 On egin!
Zinema dokumental garaikidearen topagune bilakatuko da Iruñea, apirilaren 20tik 25era bitartean. 90 film inguru proiektatuko dituzte @PuntodVistaFest jaialdian, 66 saiotan.
🎬 Bestelako jarduerek osatuko dute hogeigarren edizioko egitaraua.
Gasteizen pantailaratu ostean, bihar Donostian (Tabakalera) eta etzi Bilbon (#BizkaiaAretoa) emango dituzte 'Yoyes' eta 'Hirugarren koadernoa' filmak.
🎞️ @filmotecavasca-k antolatutako Euskal Zinema Zikloa martxan da!