๐ง Zer daukate komunean? Lauak saiatu zirela azaltzen mundua ez dela "dagoen bezalakoa", guk eraikitzen dugun bezalakoa baizik.
Hurrengoan irudi bat ikustean, gogoratu: Saussurek kodetu zuen, Peircek sailkatu, Barthesek mitoa bilatu eta Ecok irakurtzen lagundu zizun. ๐โจ
Posts by
Zertzelada: Bere etxean 30.000 liburu baino gehiago zituen. James Bond eta Mickey Mouse aztertzea Erdi Aroko filosofia bezain serio hartzen zuen.
๐ก Gakoa: "Obra irekia": Testu batek interpretazio asko ditu, baina kontuz! Ecok zioen interpretazioak badituela mugak (zentzuzkoak izan behar dira).
Umberto Eco ( Italia, 1932): Erdi Arotik Pop kulturara. Boloniako maisua. Semiotikaria izateaz gain, idazle famatua izan zen (Arrosaren Izena).
Zertzelada: Tuberkulosiak jota, gaztaroaren zati handi bat isolatuta eman zuen irakurtzen. Parisen hil zen, auto batek harrapatuta... luntch batetik ateratzen ari zela!
๐ก Gakoa: Mitoak aztertu zituen: nola bihurtzen duen ideologiak "natural" dena.
Roland Barthes (Frantzia, 1915): Modernitatearen detektibea. Frantziar honek semiotika unibertsitateetatik kalera atera zuen: moda, borroka librea edo patata frijituak aztertu zituen.
Zertzelada: Milaka orrialde idatzi zituen (batzuetan esku biak aldi berean erabiliz!).
๐ก Gakoa: Zeinuak 3 alde dituela esan zuen eta sailkapen famatua egin zuen: Ikonoa, Indizea eta Sinboloa.
Charles Sanders Peirce (AEB, 1839): Genio ulertezina. Logiko estatubatuar honek bizitza gogorra izan zuen: pobreziatik gertu bizi izan zen eta akademiatik baztertua izan zen bere izaera zailagatik.
Zertzelada: Ez zuen inoiz bere teoria nagusia liburu batean argitaratu. Hil eta gero, bere ikasleek klaseko apunteekin osatu zuten "Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa".
๐ก Gakoa: Berak asmatu zuen zeinuaren formula: Adierazlea + Adierazia.
Ferdinand de Saussure (Suitza, 1857): "Hizkuntzalaritzaren aita". Suitzarra, perfekzionista eta... idazteari beldurra ziona?
๐งต Gaur egun dena da irudia, ikonoa eta mezua. Baina... nor izan ziren mundua "irakurtzen" irakatsi zigutenak?
Ezagutu ditzagun semiotikaren 4 erraldoiak (eta haien bizitza bitxiak). ๐
Autoreek zeinu eta semiotikaren inguruko teoriak garatu zituzten, hizkuntzan eta kulturan esanahia nola eraikitzen eta interpretatzen den azaltzeko.
Saussure, Peirce, Barthes eta Eco: zertzelada biografikoak๐๐
๐ง Laburbilduz: Hedabideek mundua "kodetzen" dute, eta guk, gure testuinguruaren arabera, "deskodetu". Ez dago mezu Gardenik, interpretazio desberdinak baizik.
Hurrengoan iragarki bat edo albiste bat ikustean, galdetu zeure buruari: Zein da hemen ezkutatutako mitoa? ๐
#StuartHall #Komunikazioa
Hall-ek dioenez, mezuak hiru modutan "irakurri" ditzakegu:
1๏ธโฃ Nagusia: Dena onartu ("Hala da eta listo").
2๏ธโฃ Negoziatua: Orokorrean bai, baina รฑabardurekin ("Bai, baina niri ez zait komeni").
3๏ธโฃ Aurkakoa: Mezua desmuntatu eta ideologia detektatu.
MITOA: Ideologia "natural" bihurtua. Roland Barthes-ek esaten zuen bezala, mitoak konnotazio bati (esanahi kultural bati) "egia unibertsal" itxura ematen dionean sortzen dira.
๐ธ๐ adb: Publizitatean "etxea" eta "familia zoriontsua" lotzea. Ez da naturala, eraikuntza kultural bat da!
KODEA: Interpretatzeko arau-liburua. Zeinuak nola antolatu eta ulertu esaten diguna. Kode batzuk hain daukagu barneratuta, "naturalak" iruditzen zaizkigula (adibidez, albistegietako seriotasuna).
adb. ๐ Kazetariek "neutraltasun" kodea erabiltzen dute, baina horrek ideologia bat darama barnean.
ZEINUA: Mezuen adreilua da. Ez da objektua bera, haren errepresentazioa baizik.
Adierazlea: Behiaren irudia pantailan.
Adierazia: "Abere" kontzeptua gure buruan.
๐งIrudiak ez dira "errealitatea", kodetutako zeinuak baizik.
Telebista ikusten dugun bakoitzean, ez gara informazioa modu pasiboan jasotzen ari. Borroka baten parte gara! ๐ Stuart Hall-en arabera, komunikazioa ez da lineala.
Hona hemen gakoak: Zeinua, Kodea eta Mitoak. ๐บ๐๐งต
Datuekin eraikitako inperioa ๐
1997an sortua, algoritmoei esker lortu du arrakasta. "House of Cards" ez zen apustu bat izan, Big Data bidezko erabakia baizik. 260M harpidedun eta 190 herrialde konkistatuta, audientzia ezagutzea da gakoa! ๐ฌ๐
#Netflix #BigData #Streaming #EHU
1๏ธโฃ Nagusia: Dena gardena iruditzen zaigu. "Hala da eta listo".
2๏ธโฃ Negoziatua: Kritika txikiak, baina onartu egiten dugu (kondeszendentziaz bada ere).
3๏ธโฃ Aurkakoa: Ideologia detektatu eta errefusatu egiten dugu.
Eta zu, zein taldetakoa zara gaur? ๐บ๐ค #Komunikazioa #StuartHall #EHU
Nola kontsumitzen dugu telebista? Stuart Hall-ek zioen mezu bera hiru modutan "irakurri" dezakegula:
๐กHurrengoan mugikorra hartzen duzunean, galdetu zeure buruari: "Zer behar asetzeko nago hemen?". Ihes egiteko? Ikasteko? Ala ohituragatik bakarrik? Gure kontsumo digitala osasungarriagoa da zertarako erabiltzen dugun dakigunean.
lgoritmoek gure "asegarritasun" hori aprobetxatzen dute. Dopamina dosi azkarrak ematen dizkigute, eta askotan, gure aukeraketa "aktiboa" zena automatismo bihurtzen da. Kontziente garen unean bakarrik berreskuratzen dugu gure pantailen gaineko kontrola.
Badakigu zergatik erabiltzen dugun aplikazio bakoitza? Askotan, "behar" baten bila sartzen gara (adibidez, lagun bati idazteko), baina ordu erdi geroago konturatzen gara bideo motzak ikusten ari garela, helbururik gabe.๐ค
Zergatik irekitzen dugu Instagram goizean jaiki bezain laster?
Informazioa: Munduan zer gertatzen den jakitea.
Identitate pertsonala: Gure balioekin bat egiten duten edukiekin identifikatzea.
Integrazio soziala: Lagunekin konektatuta egotea.
Entretenimendua: Errutinatik ihes egitea.
Jakingo duzuen bezala, "Erabilerak eta Asegarritasuna" teoriak dio ez garela komunikabideen "biktima" pasiboak. Aitzitik, guk geuk hautatzen dugu zer ikusi eta nola erabili, gure beharrak asetzeko. Baina... benetan al gara horren kontziente? #Komunikazioa #Digitala #EHU
@ExploracionesTxomin-ekin ikasten dugu historia ez dagoela liburuetan bakarrik, ahaztutako lekuetan baizik. ๐๏ธ Bere errespetu eta jakin-minarekin bat egiten dugu: ondarea gu izan ginenaren memoria gordetzen duten leku abandonatu horiek ere badirela gogorarazten digu. #Urbex #Historia #Txomin
Ines Hernanek erakusten digu umorea dela salaketa sozialerako tresnarik onena. โก๏ธ Bat gatoz bere pentsamoldearekin, gure belaunaldiaren prekarietatea eta kezkak energiaz eta beldurrik gabe azaleratzen dituelako. Beharrezkoa da, besteek isiltzen dutena oihukatzen duelako. #InesHernand #Komunikazioa
Alan Barrosok, politika modu errazean aztertzen digu, buruko minik gabe. ๐ง Bat gatoz berarekin datu potoloak auzoko errealitatera ekartzen dituelako. Gaztea izateak rigoorea ez duela kentzen erakusten du: politika guztiontzat esplikatzen ez bada, ez du ezertarako balio. #Politika #AlanBarroso
Gaur egungo errealitatea ulertzeko hiru ahots ezinbesteko...๐ค
Zergatik jarraitzen diegu? Politika hurbiltzen dutelako, prekarietateari umorez aurre egiten diotelako... Komunikazio gertuagoa, kritikoagoa eta zintzoagoa ordezkatzen duten hiru erreferente. ๐ #IritziLiderrak #Komunikazioa #Erreferenteak
Framing, fake news, agenda setting eta data mining-a aztertuko ditugu Brexit filmean: nola mezuaren markoak errealitatea ikusteko modua guztiz alda dezakeen. Politika, komunikazioa eta narratiba jokoan. ๐
Prest gaiak beste begi batzuekin ikusteko? Adi egon sareetara! #Framing #Brexit #Komunikazioa