Advertisement · 728 × 90

Posts by Sortu

Post image

Borroka urte oparoak jarraipena izan dezala. Garaipenerantz dabilen herriari goroldiorik ez!

Atzo, gaur eta beti; Euskal Herria askatzera lotuak✨

3 months ago 2 2 0 0
Post image

Euskarak estatu propioa behar du.

Hizkuntza politika ausartak martxan jartzeko garaia da, herri gisa ditugun erronkei behar bezala erantzun ahal izateko.

Larrialditik, indarraldira. Bihar Bilbora.
pizkundea.eus

3 months ago 1 1 0 0
Preview
AEBek Venezuelaren aurka egindako azken erasoak salatu ditu Sortuk Azken eraso militarrek, tartean, Venezuelako aire-espazioaren itxierak, eskualdeko eta munduko bakea zein egonkortasuna mehatxatzen dituzte. Horregatik, axolagabekeria gainditzeko neurriak hartzera de...

AEBk Venezuelaren aurka egindago azken erasoak salatzen ditu Sortuk.

Gerrarik ez. Esku hartzerik ez. Monroe doktrinarik ez.

sortu.eus/albisteak/ae...

4 months ago 1 1 0 0
Post image Post image

Sortuk bat egiten du sindikatuek eta Gernika-Palestina herri ekimenak urriaren 15erako deitu dituzten lanuztearekin eta mobilizazioekin.

11:00etatik 14:00etara egoitzak itxi eta mobilizazioetan parte hartuko dugu.

#GenozidioaSTOP
#FreePalestine

6 months ago 2 1 0 0
Video

Antonia Maria Manoten milaka seme-alabok, Txiki eta Otaegiren milaka anai-arrebok, agintzen dugu: ez dugu etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte.

Gora Euskal Herria askatuta!✊🏼
#AskatzeraLotuak

6 months ago 2 2 0 0
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi"
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi" YouTube video by Ahotsa Info

#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi"

Frankismoaren azken fusilamenduen 50. urteurrenean, Iruñeko Anaitasunean Ezker Abertzalea-k deitutako ekitaldiaren laburpena
www.youtube.com/watch?v=wpTY...
@sortueh.bsky.social

6 months ago 1 5 0 0
Video

[🎦BIDEOA] "¡Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis!", mensaje de Sortu en el Valle de Los Caídos al fascismo español en el 50 aniversario de los últimos fusilamientos del franquismo
ahotsa.info/albisteak/ni...
@sortueh.bsky.social

7 months ago 5 4 0 1
Video

Ni pudisteis,
ni podéis,
ni podréis.

Gora Euskal Herria askatuta!
Aldarri argia Valle de los Caídos-en.✊🏼

#AskatzeraLotuak

7 months ago 10 9 0 0
Post image Post image

Irailaren 27an 50 urte beteko dira frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenerako Sahatsa Jauregi artistak egindako obra kamisetara eraman dugu.

Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da.

#AskatzeraLotuak
🔗 Erosi kamisetak hemen: shop.serigrafia.eus/goraherria/eu/

7 months ago 2 1 0 0
Video

Filtroko sarraskiaren 31. urteurren ekitaldian parte hartu dute Sorturen Eskala Politikoan parte hartzen ari diren lagunek.

Fernando Morroni eta Roberto Facal gogoan. Uruguaiko herriak azaldutako elkartasuna eta maitasuna bihotzean eramango ditu beti Euskal Herriak.

7 months ago 1 2 0 0
Advertisement
Video

Uruguain dago aurten ere Eskala Politikoa. Bertako askapen mugimenduaren esperientziatik ikasi eta Euskal Herrira ekarpenak ekartzeko gogoz joan dira bertara Sortuko hainbat kide.

¡Vamos arriba!

8 months ago 2 2 0 0
Post image Post image

Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak «Egun bat, bi aurpegi» izenburupeko iritzi artikuluan bildu du Txiki eta Otaegiren oroimenez Zarauzko Santa Barbarako horman jarritako olanaren gora beherek eragin diotena, haien memoria aldarrikatuz.

www.berria.eus/iritzia/arti...

8 months ago 3 3 0 0
Post image

Palestinako egoera jasanezina kalifilatzeko hitzik gabe geratzen ari gara. Heriotzarako korridore bilakatu den gosete krudelari, Gaza okupatzeko plana gehitu dio Israelek.

Genozidioa eta mendebaldeko Estatuek babestutako inpunitatea. Aski da!

#GenocideByStarvation

8 months ago 2 4 0 0
Post image Post image Post image Post image

Irlandan da egunotan eskala politikoa. Féile an Phobail jaialdia ezagutzen ari gara, besteak beste. Horrez gain, Irlandako borrokaren historia eta bake prozesuaren nondik norakoak ezagutzen ari gara. Euskal Herrian aspaldidanik da erreferentzia lagun irlandarren prozesua, eta badira irakaspenak.

8 months ago 1 1 0 0
Post image Post image Post image Post image

Jaia eta borroka Zeledonen jetsieran, Gasteizen. Gozatu jaiak errespetuz.

Gora Zeledon eta Euskal Herria askatuta!

#AskatzeraLotuak

8 months ago 3 1 0 0
Video

Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da.
Herri hau askatzera lotu garenon garaia da.

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrena

✨Nazio Ekitaldia: irailak 27 • 17:30 Anaitasuna (Iruñea)

9 months ago 2 3 0 0
Video

Bakarrik amestea, amestea bakarrik da; baina elkarrekin amestea inoiz baino iraultzaileagoa da, eta guk, lagunok, elkarrekin amets handi bat dugu gauzatzeko.

Euskal Herria #AskatzeraLotuak

✨Nazio ekitaldia: irailaren 27an, Iruñeko Anaitasunan.

9 months ago 5 3 0 0
Post image

Mundua eskuinera biratzen ari da eta, horrekin batera, gureganatu ditugun eskubide eta askatasunak arriskuan daude.

Gure herria aske eta berdinen herria da, askatasunaren herria da. Atzo, gaur, bihar eta beti: herriak, desirak eta gorputzak askatzera lotuak.

9 months ago 1 2 0 0
Video

Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduak eta askapen prozesuak urte luzeetako ibilbidea dauka; belaunaldiz belaunaldi pasa da lekukoa.

Memoriaren harian dauden korapiloez arituko dira Lur Albizu eta Olatz Dañobeitia.

☄Ekainak 27-28 • Abadiño
🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...

9 months ago 1 2 0 0
Advertisement
Video

Zein narratiba erabili du espainiar nazionalismoak euskaldunonbarbarizaziorako? Nola erabili du etsaiaren eraikuntza? Nola 'bestetasuna'?

Hontaz eta beste hainbestez arituko gara 8. Nazio Konferentzian.

☄Ekainak 27-28 • Abadiño
🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...

9 months ago 1 2 0 0
Post image

Mende erdi da gaur Gabriel Aresti poeta abertzale eta sozialista Bilbotarra hil zenetik.

XX. Mendeko euskal literaturako idazle esanguratsuenetako bat izan zen. Besteak beste, "Nire aitaren etxea" olerki ezaguna idatzi zuen.

Iraunen du zutik.

10 months ago 1 1 0 0
Post image

Gu ez gara ez espainolak, ez frantsesak. Gu euskaldunak gara, nazioa gara, eta nazio orori bezala, gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaigu.

🖐🏼Larunbatean Gure Eskuk Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalera bertaratzeko deia luzatzen dugu.

#HerriLibreBat

10 months ago 0 0 0 0
Post image

🌹Gaur 20 urte dira Jon Idigoras hil zela, Juanita Gerrikabeitiaren semea.

HBko Mahai Nazionaleko kide eta LABeko sortzaileetako bat izan zen. Bere ekarpen politiko, filosofiko eta memoria inoiz baino presenteago dugu.

Jon, herriak maite zaitu.
Garaipenera arte!

10 months ago 7 1 1 0
Post image

Euskal Herri osoko selekzioaren ofizialtasunera bidean, urrats garrantzitsua gaurkoa.

Gure ikurrak, gure koloreak, gure selekzioa.

Ofizialtasuna!

10 months ago 0 0 0 0
Post image Post image

Indarkeria bikarioa indarkeria matxista da. Sufrimenduaren, bidegabekeriaren eta indarkeria patriarkalaren adierazpenik gordinena.

Mugimendu Feministak herri eta hiriburuetan deitu dituen mobilizazioetara bertaratzeko deia luzatzen dizuegu. Adi mobilizazioei!

Aski da🤚🏽

10 months ago 1 1 0 0
Post image

☄Ekainaren 27-28an Sorturen 8. Nazio Konferentzian elkartuko gara, Abadiñon.

Ikasturte politikoa itxi eta datorrenari begira jartzeko elkargunea izango da Nazio Batzarra. Ostiralean Iratzar Fundazioaren solasaldi eskaintza ere izango dugu.

🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...

10 months ago 0 0 0 0
Advertisement
Post image

Sortutik ere, Euskaraldiarekin bat egin eta parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Euskararen biziberritzerako hizkuntza ohiturak irauli eta kontzientziak astindu behar ditugu, baina horrek, ezinbestean, hizkuntza-politika ausarten beharra du.

Elkar mugituz egingo dugu!

11 months ago 1 1 0 0
Post image

Gure besarkada eta elkartasuna helarazten dizkiogu Palestinako herriari, haien exodoa oroitzen duten Nakba egun honetan.

Israelen genozidio eta okupazio bidegabeak amaitu behar du, larritasunez.

Bada garaia Palestinari Estatu izaera aitortzeko. 
Beste Nakbarik ez.
 
#FreePalestine🇵🇸

11 months ago 2 2 0 0
Post image

🏔Gaurko egunez, 1980ko maiatzaren 14an, euskaldunok munduko gailurrik altuenera iritsi ginen, Everesten gailurrera.

Martin Zabaletak ikurrina zabaldu eta "Gora Euskadi askatuta! Gora Euskadi antinuklearra!" oihukatu zuen mendi tontorretik.

11 months ago 3 1 0 0
Post image

Doluminik sentikorrena bidaltzen diegu Euskal Herritik Lucia Topolansky bidelagun eta emazteari, MLN-Tupamaros mugimenduari, MPPko kideei eta Frente Amplioko lagunei.
 
#PepeMujica ren legatua luzaz izango dugu gure artean. Gauza ederrak egingo ditugu elkarrekin. Adiorik ez, lagun.

11 months ago 11 6 2 0