Posts by Bertsularien Lagunak Elkartea
Nahia Etxeberri izan da garaile Pagolako saioan. Bera eta Josu Txoperena sailkatu dira Uztaritzeko finaleko.
Heldu da Hernandorena gazteen bertso sariketa👇
Maddi Ane Txoperenak irabazi du igande honetan Donibane Lohizunen jokatu den Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa orain.eus/eu/kultura/b...
Abisua emana zuen, eta hitza bete zuen urtarrilaren 31n, Xilabako Bertsolari Txapelketako finalean: indartsu heldu zen bertara, eta txapela eta makila eskuan atera da Maddi Ane Txoperena. Memoria historikoa eta inurri lanean aritutako emakumeak izan zituen aldarri hendaiarrak, besteak beste.
Maddi Ane Txoperenarena da Xilabako txapela. 132 punturekin nagusitu da, eta Arzallusekin jokatu du buruz burukoa. Donibane Lohizunen izan da finala, eta sei bertsolari aritu dira elkarrekin eta elkarren arteko lehian; lehen bortzak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara sailkatu dira.
Bihar jokatuko dute Xilaba txapelketako finala. Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatuko dute Xilaba txapelketako finala bihar. Maialen Hiribarrenek jantziko dio txapela irabazleari. Finaleko seikotean, bortz emazteak dira, eta hiru partaidek lehen finala izanen dute. Oraindik bada sarrerak…
FINALA heldu da. Kasu oharrei👇
Sartzeak: www.bertsosarrerak.eus
Maialen Hiribarrenek jantziko dio txapela Xilabako irabazleari. Ipar Euskal Herriko bertsolaritzan «xinaurri lanean» aritu da Hiribarren luzaz. Urtarrilaren 31n, hark jantziko dio txapela finalistetako bati: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus edo…
FINALA: urtarrilaren 31an Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Sartzeak: bertsosarrerak.eus
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Bardozeko saioa, eta zehaztu dira sei finalistak. Txoperena Bardozen nagusitu ostean, bertsolari hauek arituko dira kantuan finalean, urtarrilaren 31n: Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus eta Elixabet Etxandi.
🗣 Ainhoa Elizondo. Bihar izanen da Xilabako azken finalaurrekoa, Bardozen. Ainhoa Elizondo Bertsularien Lagunak elkarteko eragileak erran du publikoa bakarkakoaren «egarri» zela, eta nabarmendu du «aberatsa» izaten ari dela. Finala hilaren 31n izanen da.
Larunbatean erabakiko da Bardozen finalisten izen zerrenda.
Sartzeak: bertsosarrerak.eus
Miren Artetxe zuzenean sailkatu da Xilabako finalerako. 551,5 punturekin nagusitu da Xilabako lehen finalaurrekoan, eta hurrengo larunbatean zehaztuko da finala, Bardozen. Maddalen Arzallusek egin du bigarren.
Xilaba urtarrilaren 10ean itzuliko da Sartzeak: www.bertsosarrerak.eus
Aitor Servier izan da nagusi Hiriburun. Irantzu Idoate izan da bigarren, eta Ramuntxo Christy hirugarren. Erabaki da zein bertsolari arituko diren Xilabako finalaurrekoetan.
Bertsolari gazteen bertso saioa abenduaren 19an Itsasuko Balaki trinketan.
Miren Artetxe izan da garaile Muskildiko saioan. Xilabako bigarren faseko bigarren saioa izan da, datorren astean jokatuko da hirugarrena eta azkena, Hiriburun (Lapurdi). 425,5 puntu erdietsi ditu Artetxek, eta, honenbestez, Baigorriko finalaurrekora sailkatu da zuzenean.