Rino Matarazzo: «Argi izan behar dugu nola jokatu, eta aurreikusitako plana bete». Realeko teknikariak nabarmendu du taldea «oso ondo» dagoela biharko finalerako. Mikel Oiartzabal kapitaina ere baikor mintzatu da. «Sinetsita gaude gauzak ondo atera daitezkeela eta finala irabaz dezakegula».
Posts by BERRIA
CNMCk zigor espedienteak ireki dizkie Bizkaiko Badia Gasari, Iberdrolari eta Repsoli, iazko itzalaldiagatik. Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak hogei bat zigor espediente ireki ditu, besteak beste, Red Electricari.
Hasieran 400 zenbakia ez duten dei komertzialak moztu egin beharko dituzte telefono operadoreek Hego Euskal Herrian. Neurria urriaren 1ean jarriko da indarrean. Oscar Lopez Espainiako Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko ministroak eman du horren berri.
Iranek Ormuz ireki du. Teheranen esanetan, su etenak indarrean dirauen bitartean egongo da zabalik itsasartea. Trumpek erabakia txalotu du, baina zehaztu Irango portuei ezarritako blokeoari eutsiko diotela.
Su Ta Gar eta Biznaga izango dira Aiara Fest jaialdiko lehen eguneko kartelburuak. Maiatzaren 29an hasiko da jaialdia, ostiralarekin, eta bi egun iraungo du. Larunbatean La Pegatina eta Dubioza Kolektiv izango dira protagonista nagusiak. Hamasei talde ariko dira guztira.
Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko dio Jose Giovanniri. Nobelagile, gidoilari eta zuzendari aritu zen Giovanni. Frantziako 'polar' zinemaren ikur handienetako bat izan zen, eta bere bizi esperientzian oinarritutako obrak idatzi zituen. Hari buruzko liburu bat kaleratuko du…
Tom Waitsek eta Massive Attackek ‘Boots on the Ground’ abestia ondu dute autoritarismoa salatzeko. Film labur bat ere plazaratu dute kantarekin batera. AEBetako aduanak eta migrazioa kontrolatzeko Donald Trumpek sortutako zerbitzuaren gehiegikeriak eta zibilen hilketak ageri dira bertan.
Ehunka zalek agurtu dute Realaren autobusa. Kantuan eta bufandak astinduz, realzaleek mezu argia eman diete jokalariei: «Jo eta ke, irabazi arte». Partida zaila izango dela uste dute, baina baikor daude.
Palestinarren kontrako genozidioaren «konplizeei» kargu hartu ordez «ekintza baketsuak judizializatzea» egotzi diote Jaurlaritzari. Abenduaren 13an, ertzainak oldartu egin zitzaizkien, Bilbon, CAF enpresa Gazako genozidioaren konplizea dela salatzen ari zirenei, eta manifestarietako bat atxilotu…
Borroka izan dadila «prekarioen arnasgune». Klase sindikalismo feminista egitea zer den azaldu dute Ainhoa Etxaidek eta Anna Gabrielek: «Premia handiena duten langileengana eramatea borroka». Emakumeen interesak sindikatuen diskurtsora eramateko beharra nabarmendu dute mahai inguru batean.
Apirilaren 18ko #lehena Etxeko atarian hasi da finala | Iranek Ormuz ireki du, baina AEBek eutsi egin diote itsas blokeoari
#BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan:
https://b.eus/3a21a7
Finalaren aurreko azken entrenamendua egin dute Realeko jokalariek. Han izan da Iñaut Matauko Rada BERRIAko berriemaile berezia.
🟡 BERRIAlagunak| 📚 Liburuaren Egunaren karietara, 60 libururen artean bat irabazteko aukera dute BERRIAren komunitateko kideek. Parte hartu: https://b.eus/9285f9
✍🏼 Maitane Arnoso Martinez - Leire Amenabar Larrañaga: 'Euskara eta bizileku-baimena: integrazioaz hitz egiteko zenbait hausnarketa'.
Irakurri osorik, hemen 👇🏼
Rino Matarazzo: «Argi izan behar dugu nola jokatu, eta aurreikusitako plana bete». Realeko teknikariak nabarmendu du taldea «oso ondo» dagoela biharko finalerako. Mikel Oiartzabal kapitaina ere baikor mintzatu da. «Sinetsita gaude gauzak ondo atera daitezkeela eta finala irabaz dezakegula».
Zisjordaniara bidean. Kolono israeldarrek Zisjordaniako palestinarren lurrak nola bereganatzen dituzten bertatik bertara ikusi du berriz ere Atef Abu Saifek. Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministro ohiaren itzulerako bidaiaren kronika da hau.
CNMCk zigor espedienteak ireki dizkie Bizkaiko Badia Gasari, Iberdrolari eta Repsoli iazko itzalaldiagatik. Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak hogei bat zigor espediente ireki ditu, besteak beste, Red Electricari.
Ehunka zalek agurtu dute Realaren autobusa. Realzaleek mezu argia eman diete jokalariei: «Jo eta ke, irabazi arte».
https://b.eus/ded789
🗣 Davide Dall'Amico. Dall’Amicok Euskadiko Sommelier Txapelketa irabazi du berriki. Bilboko Mina jatetxean aritzen da ardoei buruzko gomendioak ematen.
400 zenbakitik hasten ez diren dei komertzialak moztu beharko dituzte telefono operadoreek Hego Euskal Herrian. Urriaren 1ean jarriko da indarrean neurria. Oscar Lopez Espainiako Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko ministroak eman du horren berri.
Donostiako Zinemaldiak atzera begirakoa eskainiko dio Jose Giovanniri. Nobelagile, gidoilari eta zuzendari aritu zen Giovanni. Frantziako 'polar' zinemaren ikur handienetako bat izan zen; bere bizi esperientzian oinarritzen zen obrak idazteko. Hari buruzko liburu bat ere argitaratuko du…
Su Ta Gar eta Biznaga izango dira Aiara Fest jaialdiko lehen eguneko kartelburuak. Maiatzaren 29an hasiko da jaialdia, ostiralarekin, eta bi eguneko iraupena izango du. Larunbatean La Pegatina eta Dubioza Kolektiv izango dira protagonista nagusiak. Hamasei talde ariko dira guztira.