Los Javis-en "Veneno" telesaia queer testu mediatiko kontsideratu daiteke, baldintza guztiak betetzen dituelako. Egileak gay komunitatekoak dira, protagonista emakume transexuala da, estetika queer du eta komunitateak onartu egiten du.
#queer #veneno #testumediatiko #losjavis
Posts by mapa komunikazioa
“Gizon fatal” ere badago: femme fatale-aren bertsio maskulinoa. Gizonezko erakargarri eta misteriotsua, boterea eta sedukzioa erabiliz ingurukoak suntsipenera eramaten dituena. Patrick Bateman (American Psycho) da ikur argia: perfekzio itxura, eta barrutik huts eta bortitz.
#gizonfatala
Pottokiaren printzipioak dio normalean talde bat errepresentatzen denean emakume bakarra sartu egiten dela. Gaur egun, alderantziz ematen da batzuetan. Adibidez, Barbie: Life in the Dreamhouse seriea. Denak emakume dira eta Ken bakarra dago.
#pottokiarenprintzipioa #barbie
ZER DAUKATE KOMUNEAN?
➡️ Feminitatea lantzen da bi pelikuletan
➡️ Bi protagonistak emakumeak dira eta emakumeen "estandarretan" sartzen dira
➡️ Bi emakumeak "askeak" dira haien erabaki propioak hartzeko.
Hau izan da guztia, espero dugu hari hau zuen gustukoa izatea🤗.
2️⃣ GREASE (1978)
➡️ Hemen gizonek daukate boterea, 1959ko EE.UU.-ko gizartean
➡️ Bere erabakiak gizok batek baldintzatuko ditu
➡️ Bere askatasuna erabiliko du gustatzen zaion gizonari pozteko
1️⃣ BARBIE (2023)
➡️ Pelikula honetan emakumeek kontrolatutako mundu batean agertzen da gure protagonista
➡️ Bere erabaki propioak hartuko ditu protagonistak
➡️ Ez dago gizonaren menpe, erabateko askatasuna dauka nahi duena egiteko
Zinemaren historian #Emakumeak hainbat modutan errepresentatu dira, esteriotipo eta garrantzi narratibo ezberdinekin. Ezberdintasun hau ondo azaltzeko bi adibide hauek aukeratu ditugu, emakumeen errepresentazioa zineman alderatzeko. 📝⬇️
Filmetan asko errepikatu den paradigma Edurnezuri da. Hainbat film egin dira istorio berdinarekin, nahiz eta ikuspuntu ezberdina ematen zaien.
#paradigma #semiotika
Louis-ek "Entrevista con el vampiro"n, Edward Cullen-ek "Crepúsculo"n, edo Stefan Salvatore-ek "The Vampire Diaries"en, banpiro "onaren" mitoa errepresentatzen dute. Hirurak banpiro melankolikoak dira, haien naturaltasuna baztertzen dutenak. Nahia eta moralaren arteko gatazka dute.
#mitoa
www.berria.eus/ikasgela/ber...
Albiste honetan, kolore morea zeinu bezala ikusi dezakegu, feminismoaren eta berdintasunaren zeinu gisa.
#zeinua #koloremorea #semiotika
Umberto Eco (1932-2016) semiologo, filosofo eta idazle italiarra izan zen. Semiotika, estetika, hizkuntzalaritza eta filosofiari buruzko saiakera ugari egin zituen, baita hainbat eleberri ere, tartean El nombre de la rosa, 1986an zinemara eraman eta arrakasta handia izan zuena.
#semiologia
Roland Barthes (1915–1980) semiologiaren eta literatura kritikaren erreferentea izan zen. Bere Mythologies eta La mort de l’auteur lanek testuen interpretazioan irakurlearen garrantzia nabarmendu zuten, kode kulturalek esanahiak nola eraikitzen dituzten aztertuz. Bere ideiek oraindik eragina dute.
Ferdinand de Saussure (1857–1913) hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaria izan zen. Bere Cours de linguistique générale-k hizkuntza sistema bezala ikustea sustatu zuten, elementuen arteko erlazio sinbolikoak azpimarratuz. Bere pentsamenduek gaur egungo ikerketetan eragiten dute.
#semiotika
Charles Sanders Peirce (1839-1914) filosofo, logiko eta zientifiko estatubatuarra izan zen, pragmatismoaren eta semiotikaren aitzindaria. Bere lanak logika modernoaren eta zeinuen teoriaren oinarriak ezarri zituen, gainera, gaur egun giltzarria da hainbat diziplinatan.
#Semiologia #Peirce
“Herrien europa eraikitzeko garaia da, hizkuntza gutxituen europa barnean sartuz" - Iñaki Zabaleta
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak #herrieneuropa
Iñaki Zabaletak azken gogoeta bat helarazi digu: euskaldunok beti minoritarioak izango gara.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak #euskara
Azkenik, hizkuntza gutxituak garatzeko funtsezko hedabideak eman dizkugu Iñaki Zabaletak: komunikabide eta finantza publikoak, hedabide pribatu eta jabetza sozialekoak eta hedabide lokalak eta tokikoak.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Beste alde batetik, komunikabide sistemen ereduak (publikoa, mistoa eta soziala) azaldu dizkugu Zabaletak. Gainera, kazetariak hizkuntzaren erabilerari buruz nahiko hipokritak direla deritzo, gero ez baitute euskara erabiltzen.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Bost kateoria horietatik hiru aztertzen dituzten haiek: nazionala, gutxitua, nazio-estatu txikietan (irlanda); estatu batean soilik dauden hizkuntzak (galegoa, galesera); eta estatu batean baino gehiago dauden hizkuntza gutxituak (euskera).
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Bestalde, hizkuntz gutxitu bakoitzari buruz hitz egin du, eta euskarak 3,2 milioiko populazioa eta 1,1 milioi hiztun dituela jakin izan dugu.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Espainiar identitate nagusia hizkuntza española den heinean, Zabaletak gogoeta bat helarazten ditu: zer esan behar da gaztelera edo española? Era berean, teknologiaren eta kapitalismoaren garapenak kazetaritza modernoa ahalbidetu dutela esan du.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Lehenik eta behin, botere triangeluari buruz ibili da: hizkuntz nagusia, komunikazio nagusia eta estatua. Bere ustez, botere tentsioa giza interakzio guztietan ematen da.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
Gaur Iñaki Zabaleta etorri zaigu klasera, Europako hizkuntza gutxituei buruz hitz egitera, zehazki kazetaria eta hedabideen errealitate eta funtzioei buruz.
#IñakiZabaleta #europakohizkuntzagutxituak
📊 Data mining: Cambridge Analytica bezalako enpresek boto-emaileen psikologia aztertzen dute iragarki pertsonalizatuak sortzeko.
📆 Agenda setting: Migrazioa gai nagusi bihurtzen da, ekonomia bigarren planoan utziz.
📰 Framing: Kanpaina "Take Back Control" leloarekin markatzen da, independentzia sentimendua indartuz.
🗳️ Brexit filmak argi erakusten du kanpainaren manipulazio estrategiak:
📢 Fake news: "Turkey joining the EU" bezalako mezu faltsuak zabaltzen dira beldurra sortzeko.
#Brexit #Manipulazioa #Politika
3️⃣ Aurkako irakurketa:
#Torrente saga ez zaigu batere gustatzen, ez gaudelako ados helarazten duen mezuarekin. Hala ere, beti izaten dugu koadrilako lagunen bat film hauek gustatzen zaizkiona eta berarekin ikusi behar izan ditugu😓😓. Zuri ere pasatu zaizu ??
2️⃣ Irakurketa negoziatua:
#Laisladelastentaciones -eko mezuarekin ez gaude ados, gure ustez pertsonen arteko erlazioak txarto erakusten dituztelako. Hala ere, progama ikustean disfrutatzen dugu.
1️⃣ Irakurketa nagusia:
#Thesubstance pelikula izugarri gustatu zaigu eta bat egiten dugu transmititzen duen mezuarekin.