Massive Attack eta Tom Waits, Boots on the ground.
youtu.be/L-57FrioeuE?...
Posts by Ekaitz Sirvent
Plazera da Xabier Gantzarain zutabegintzan berriro irakurtzea. Erretzeari uzteko metodo oso kontuan hartzekoa ematen digu. Batzuek bizitzari karga dramatikoa emateko erretzen dute. Beste batzuk erretzeari uzten diote, ordea, hartara edozein unetan has daitezkeelako berriro.
Gustatzen zait Geoffroy de Lagasnerieren inperatibo etikoa: egungo sisteman, “ez duzu hilko” mandatu morala bihurtu behar da “ez duzu eskuina bozkatuko” agindu politikoan.
Korrikak euskalduna agerraraztea duenez helburu, euskararen aurkako eraso bakoitzak bezperan existitzen ez ziren euskaldunak existentzia politikora ekartzea izan beharko luke ondorio.
Fito Rodriguezek dio “Habermasen esakunak errealitatea ezkutatzeko ustezko diskurtso faltsuak baino ez zirela, hau da, ideologia hutsa (…) Habermasen proposamenak (…) botere-egitura ezkutatzea baino ez duela izan helburu.”
www.naiz.eus/es/blogs/kal...
Habermas patriotismo konstituzionalaren intelektual organikoa zen. Espainian eskuinak saritu zuen bereziki. Baina zein etika dialogiko defendatzen du a priori independentzia onartezintzat eta justifikaezintzat duenak? Ez al da hori eztabaida balioduna izateko oinarrizko baldintzak urratzea?
Jule Goikoetxeak bere “Politeismo bastarta” lanean ere ziri, piko eta eztenkada umoretsu ederrak eskaintzen dizkio Habermasi eta bere diskurtsoaren teoriari.
Joxe Azurmendik Habermas demokraziaren filosofo handi gisa ikusten zuen, baina uste zuen haren teoria unibertsalistegia eta abstraktuegia zela; herri txikien errealitate kulturalak ez zituela ondo ulertzen; eta adostasunaren arrazionaltasunean gehiegi fidatzen zela.
Jürgen Habermas oso estimatua izan zuten hemen patriotismo konstituzionala defendatzen zutenak: Joseba Arregitik Aznarrenganaino. Habermasentzat gure herriaren independentzia onartezina eta justifikaezina zen, eta ETAren indarkeria defendaezina.
www.lavanguardia.com/cultura/2026...
eztabaida publikoan parte hartzeko ezta erabakiak hartzeko prozesuan ere. Beraz, desjabetze kulturala desjabetze ekonomikoa bezain garrantzitsua da; biek batera azaltzen dute eskuin muturraren arrakasta elektoralaren zati handi bat”.
“Ikerketa guztiek erakusten dute hezkuntza-mailaren eta eskuin muturrari ematen zaion botoaren artean lotura zuzena dagoela. Ez dute soilik ekonomikoki desjabetuta dauden pertsonek bozkatzen; kulturalki ere desjabetuta daude. Desjabetze kulturala da: ez dute sarbiderik
Didier Eribonek, Geoffroy de Lagasnerie eta Édouard Louisekin batera, Frantziako hirukote intelektualik interesgarrienetakoa osatzen du. Gutun Zurian izan zen berriki. Elkarrizketa honetan askotariko auziez ari da, baita euskal gatazkaz ere.
www.elsaltodiario.com/culturas/did...
Greta Thunberg XXI. mendeko kausa justuen alde lerrokatuta, borroka garrantzitsuen alboan beti, bere ahotsa eta gorputza, bere izen ona eta ospea mundu hobe baten zerbitzura ipintzen.
bsky.app/profile/mane...
Senegaleko LGTBIQ+ komunitateko pertsonak beren herrialdeko sistema politikoaren barnean preso sentitzen dira, bizi nahi ez duten mundu batean bizitzea inposatzen dielako eta giza eskubideen urraketa hori printzipio demokratikoen izenean egiten delako.
Gehiengoaren arauak ez du justizia bermatzen: gehiengo bidegabeak eta biolentoak egon daitezke. Demokraziak zertara eraman dezakeen erakusten duen beste adibide ezin hobe bat: Senegalek bere legedia homofoboa are gehiago gogortu du, giza eskubideak urratuz.
elpais.com/planeta-futu...
Nobela errusiarren gisara, arnas luzeko. Eta izenburu ezin ederragoko.
Abentura luze batean murgiltzeko eta bertako gogoetetan katigatzeko gogoz.
Irakasle batek liburu bat oparitu dit gaur lantokian. Irakasle hori Maite Lopez Las Heras da, eta eskolak emateaz gain idazlea, poeta eta itzultzailea ere bada.
Euskal letretan ezohikoa den balentria handi bat proposatzen digu: emakume bat protagonista duen euskarazko trilogia historiko bat.
“Literatura entretenitzeko erabil daiteke, ametsarazteko… Bakoitzak nahi duen bezala erabiltzeko eskubidea du. Niri dagokidanez, errealitatea aldatzen laguntzeko itxaropenez erabiltzen dut”
amp.elmundo.es/la-lectura/2...
erradikala. Joxe Azurmendiren “Demokratak eta biolentoak” saiakerarekin elkarrizketan jartzeko interesgarria: “Zer zarete zuek lehenengo: abertzaleak ala demokratak?”
fenomeno horiek guztiak sistema demokratiko deituetatik sortzen dira. Iruditeria politiko berri bat garatu al izango genuke eta gobernagarritasun forma berriak pentsatu, basakeriatik babestuko gintuztenak? Hori da Geoffroy de Lagasneriek bere liburu berrian proposatzen duen ideia ausarta eta
Zergatik dugu sistematikoki demokrazia historiaren amaiera dela pentsatzeko joera? Demokraziak ez gaitu indarkeriatik babesten: Trump, Netanyahu, Milei, Orban, Meloni, baina baita eskuin muturraren gorakada Espainian, Frantzian, Alemanian, Norvegian eta Brasilen ere:
Eta demokrazia historiaren une bat besterik ez balitz, gainditu beharko genukeena? Ez forma politiko aurre-demokratikoetara, arkaikoetara eta autoritarioetara itzultzeko, baizik eta sistema berri bat pentsatzeko: berdinzaleagoa, bizidunekiko errespetuzkoagoa, askeagoa.
Nik uste gerran denok galduko dugula, uniformeak saltzen dituztenak salbu. Eta historia liburuek ere irabaziko dute, beti aurkitzen baitute heroiren bat, nahiz eta inork ez irabazi.
“Iraultza feminista bat behar dugu
sexismorik gabeko mundu batean bizitzeko; non bakea, askatasuna eta justizia garaile izango diren;
non ez den menderakuntzarik egongo. Bide feministari jarraituz gero, horra iritsiko gara.” bell hooks
Gaur, Getarian, Haritz Azurmendiren eta Mikel Urdangarinen eskutik (Joxe Azurmendiren bi irakurle-ikerlari finenetakoak) filosofo zegamarraren pentsamenduak irekitzen dituen zirrikitu askatzaileetan barna arakatu dugu. Soilik herritik sortzen den pentsamenduak aska dezake herria.
Idazlea eta konpromiso soziala. Bernardo Atxaga Martxoaren 3ko sarraskia eragin zuen langile borroka eta Tubos Reunidoseko egungoa elkar lotzen.
x.com/trborrokan/s...
Trump eta Netanyahu. Bi gizon zuri burges odolgoseren apeta kriminalek baldintzatzen dute geopolitika osoa. Zein eskubidez gobernatzen dute mundua? Nolatan sentitzen dira mundua gobernatzeko eta esku-hartzerik eskatu ez duten beste herriei sufrimendua eragiteko eskubidez?
“Oi, libre izatea eta handi izatea
nahasi diguten gureak!
Libertatea handitasunarekin
edo kondairarekin
edo ta agian norbaitek (oi, bi aldiz gaixo!)
moralarekin
defendatzen digutenak!”
Joxe Azurmendi
Munduari su eman diote piromano profesionalek. AEBetako gerra idazkari Pete Hegseth: “Ez dago konpromiso-arau ergelik, ez dago nazioen eraikuntzarik, ez dago demokrazia-eraikuntzarik. Irabazteko borrokatzen dugu, eta ez dugu denborarik ezta bizitzarik alferrik galtzen”.
bsky.app/profile/atru...