Laxe bogako dagoen honetan, 'O que arde' aurreko lanaren harira
@argiaeus.bsky.social ia-rako egindako elkarrizketa. Gertukoa eta innteresgarria iruditu zitzaidan ordukoan. 'Sirat' ikusteko pereza ezin kenduta nabil ordea...
www.argia.eus/albistea/den...
Posts by Gorka Erostarbe Leunda
Estimatua Mikel Asurmendi, irakurketa arretasuagatik.
Zer eta garai ultrapresko hauetan.
blogak.eus/begizolia/kr...
Aski ederra begitandu zait Josu Goikoetxearen 'Lakioa'. Dotorezia, lexiko eta esaldikera aberatsa, atmosfera, tentsio eutsiak... Eta susmoa irakurraldiz-irakurraldi gauza berriak erakusteko dohaina dutela 9 ipuinok..
'Gaua eta gero', 'Su bat muinoan', 'Ritxi', 'Zeremonia'...
Jakin-minez irakurtzen ditut beti @bsarasola.bsky.social Beñar Sarasolarenak, eta beti topatzen dut zer jakinik, zer ikasirik, buruko Lau dilista hauek dantzan jartzen diizkidanik, eta bada zerbait.
www.berria.eus/kultura/jaki...
Zer gutxi erreparatzen diegun gure laborariei, abeltzainei, nekazariei;
gure nekazari-laborarien baliabide eta bizi baldintzak itotzen ari dira EB-Mercosurretik, eta gu kopla erditan...
Eta zer ixiltasuna.
Zur eta lur geratu naiz 10 urte igaro direla ohartzean.
Bowieren obituario hau idaztea egokitu zitzaidan.
www.berria.eus/kultura/izar...
Ene jainko potzoloa; zer diskotzarra Van Morrisonek iaz argitaratua. Ez dakar ezer berririk, baina umetako logelan sartu eta lo-kuluxka goxoa egitea bezalakoa da.
Aldarrikatzen dut aldika konfort eremuan bertan goxo zoriontsu izatekoa ere.
Ze diskotzarra!
www.youtube.com/watch?v=BGxf...
"nik ez dut duro bakar bat poltsikoratu pilotatik. Pilotariak egin behar duena da pilotan jokatu"
Tamalgarritik gora gaur Arguiñano
#pilota
Fama txarra dute tabernek eta igogailuek; 'tabernetako iruzkinak' edo 'igogailuko konbertsazioak'...
Ba horiexetan jakiten da, besteak beste, 'ekonomia' deitzen den hori zertan den egiazki, ez tertulistoen foroetan, ez egunkarietako orri horixketan, ez 'paper' akademikoetan.
Honek poz handia ematen dit: Iñaki Segurolaren lanak biltzen dituen webgunea.
Opari ederra lepoletzaileentzat. www.segurola.eus
Aspaldi nuen alboratu samarturik, baina aurtengo 'The Purple Bird' entzuten eta handik 'Boise, Idaho' hau... Itzela pieza.
www.youtube.com/watch?v=XErt...
Ebentismoaren garaiotan, apurka apurka diluitzen doa areto txikiek, tabernek eta gaztetxeek osatu izan duten ekosistema kultural ezinbestekoa. Ia erabat galtzeraino. Eta galera izugarria da. Eta ez diogu behar adinako garrantzia ematen.
Akaso inori interesatuko zaio, akaso ez;
gustora jardun genuen solasean, auzoaren eta Urolaren abaroan
www.berria.eus/kultura/leku...
Maddi Galdos Aretak egin dio lehen kritika publikoa 'Auzokinak' liburuari, @argiaeus.bsky.social aldizkarian. Inork irakurri nahiko balu, honatx.
www.argia.eus/albistea/lei...
Zimenduak hor zituen, melodiarako jaidura, gitarrarekiko arreta eta artea, hitzekiko lilura eta jarreraren samurtasuna. Gainera, umoregile izateko dohainak ere azaldu ez dutu ba! (Gogoangarria gitarraren inguruko monologoa)
Eta taldearen sendotsasun simetriko hori. Gaur azkena.
Katedral bat eraitsi du, eta musikaren tenplu txikiak eraikitzen ari da orain hondakin haietatik abiatuta. Atzo tenplu bilakatu zuen Viktoria Eugenia antzokia. Distortsiotik tempo kontrasteetara, isiltasunari denbora emanez. Zer delizia eta 'delikadezia' Gorka Urbizu
zuzenean
Gauza interesgarriak beti bigarren eskuko azokatxoan, etxe parean.
Egunotan Gorka Urbizu eta Ruper entzuten txandaka, eta uste dut elkarrizketa polita sortzen dela bien kantuen artean, zentzu askotan. Kontrastetik bezainbat harmoniatik (musikala eta bizitzarena).
Okin bat lagun min dugunok badakigu zer den kantu honen atximurraldia.
'OKINA'
www.youtube.com/watch?v=GQSt...
Bada 'Bizkaia maite' post-industrial horren doinua burutik ezin kenduta...
Bideoa: Andoni Imaz
Ahotsak: Igor Susaeta eta Rocio Varona
#Auzokinak
Oiartzungo Orea auzokindegira ere iritsi da 'Auzokinak'.
Eskerrikasko Lagunak!
Aurreraxeago Motzen eta Lanbroan ere izango da.
Poz politt horiek.
Herriko liburu-denda apurretako batean jada badago #auzokinak
#urki
Ebento-haizeak jota.
Kaskoak eta burbuilak.
Hau idatzi nuen 2023ko
@jakin-eus.bsky.social aldizkariko urteko musika errepasoan, 'Errituak eta burbuilak' azpi-izenburuarekin.
Debaterako balio badu....
60., 61. eta 62. orr.
jakin.eus/show/7eadf87...
Urduri, pozik, ilusioz, jakin-minez, artega, esker-oneko eta gehiago
Ondo bidean, iraila amaieran aurkeztuko dugu 'Auzokinak'.
Gustu baduzue.
Min bat sartu nuen
Ikuzgailuan
Arropa zikinekin batera
Geroztik biraka dabil
Etengabean, zentrifugoki
Programa amaitzean
Itzuli baino ez da egiten
Zentripetoki
Nahiz earropak garbitzen diren
Aldiro
Duela 10 urteko 'uda literarioa'.
Goxatu nuen
Kataluiniako kostaldeko herri txiki batean, auzo zaharrean, kafetegi batean, kafe hutsa 1,20 eurotan (kafe ona), eta sei egunkari irakurgai. Begiokin ikusia, mihi honekin dastatua.