4️⃣ MITOA
Gizarte batean natural edo “egia” gisa aurkezten diren esanahi ideologikoen sistema da, gehienetan kulturalki eraikia. 🙇♂️🤯
Adibidez…
Arrakasta = diru asko edukitzea 🤑💰
—> gure kulturan eraikitako sinesmena da, ez egia unibertsala. 🤦♀️
#mitoa #semiotika
Posts by esatariaskeak
3️⃣ PARADIGMA
Testuinguru jakin batean aukeratu daitezkeen elementuen multzoa da. Elementu bat hautatzeak beste batzuk baztertzea dakar. ⚖️
Adibidez…
Titular batean “krisia” edo “erronka” hitzen artean aukeratzea —> mezuaren ikuspegia aldatu. 👀🧐
#paradigma #semiotika
2️⃣ KODEA
Mezuak sortu eta interpretatzeko zeinu-sistema antolatua da. 🈂️🧏🏻♀️
Adibidez…
Sare sozialetako “emoji” 😀😇 sistema —> erabiltzaileek kode komun bat partekatzen dute haien emozioak adierazteko. 🙎♀️🙋
#kodea #semiotika
1️⃣ ZEINUA
Esanahi bat adierazten duen unitatea da zeinua eta bi osagai ditu: adierazlea (forma🔷) eta adierazia (esanahia⁉️).
Adibidez….
Semaforo gorria 🚦🛑 —> gelditu esan nahi duela badakigu.
#zeinua #semiotika
‼️ Klasean argi geratu zaigu semiotika ikurren eta komunikazio-sistemen azterketa egiten duen diziplina dela. Semiotiko batzuen ekarpenak aztertu ditugu baita. 👨🏽🏫
🤔 Goazen ba orain teoria hobeto ulertzeko semiotikaren oinarrizko kontzeptuak ulertzera! 💭
Irakurlea edo hartzailea funtsezkoa da, bera baita esanahia eraikitzen duena 📜
Kultur osoa zeinu-sistema handi bat bezala ulertu zuen, non interpretazioa etengabe aldatzen den
4. 📚 Umberto Eco
Eco-k semiotika ikuspegi zabal eta konplexuago batetik ulertu zuen.
Bere ustez, zeinuek ez dute esanahi bakarra; interpretazioa irekia da eta testuinguruaren araberakoa 🤷🏻
Bi maila bereizten ditu:
- Denotazioa (esanahi zuzena /esanahi objetiboa)
- Konnotazioa (esanahi kulturala edo ideologikoa / esanahi subjetiboa)
Horrela, “mitoak” sortzen dira, gizarteak naturaltzat hartzen dituen ideiak ☘️
3. 📺 Roland Barthes
Barthesek semiotika eguneroko kulturara eraman zuen, batez ere komunikabideetara.
Bere lanetan aztertzen du nola irudi, publizitate eta testuek esanahi ezkutua transmititzen duten 🤫
Bere teoriak azpimarratzen du esanahia etengabe eraikitzen dela interpretazioaren bidez 🔄
2. 🔍 Charles Sanders Peirce
Peircek semiotika ikuspegi filosofikotik landu zuen.
Berak, zeinu motak bereizi zituen 3️⃣ taldetan banatuz:
- Ikonoa ~ Antzekotasuna objetuarekin
- Indizea ~ Kausa-erlazio edo gertutasuna
- Sinboloa ~ Konbentzio soziala (guk ulertzen duguna)
Ikuspegi honek estrukturalismoa ekarri zuen 🏗️
Hizkuntza ulertzeko, ez da nahikoa hitz bakoitza aztertzea, baizik eta sistema osoa. Hau funtsezkoa izan da komunikazioa eta esanahia ulertzeko 😌
1. 🧠 Ferdinand de Saussure
Semiotikaren oinarriak jarri zituen hizkuntzalaria da. Haren ustez, hizkuntza zeinu-sistema bat da, eta zeinu bakoitzak bi alde ditu:
- Adierazlea (forma) 🧩
- Adierazia (esanahia) 📝
Bi elementu horien arteko lotura arbitrarioa da, hau da, gizarteak adostutakoa.
Semioptika edo Semiotika❓😂
Gaur klasean Semiotika gaiean ikertu eta irakatsi duten batzuk aztertu ditugu! 📖
Hona hemen haien bizitzak eta semiotika munduan dituzten ekarpenak! 🧵
📸: simplypsychology.org
Ba al dugu iritzi liderrik? Gure taldean argi daukagu, guretzat familia eta lagunak dira. 📺 Sareetan edo telebistan zerbait ikustean, beraiekin komentatzen dugu lehenengo. Haien iritzia eta konfiantza dira gure "filtroak", gauzak benetan ulertzeko eta erabakiak hartzeko. 💡
#BiPausoenTeoria #EHU
KULTIBOAREN TEORIA
Teoria honen adibide bikana da baita filma. Lehen aipatu dugun moduan, komunikabideetan eta sare sozialetan immigrazioari lotutako mezu negatiboak etengabe agertzen ziren.
Denboran zehar mezu berdinak errepikatzeak pertzepzio kolektiboa moldatu dezakela erakusten da. 🧑🧑🧒🧒👀
#kultibo
DATA MINING
Filmean ikus daiteke kanpainak sare sozialetako datuak (Facebook, esaterako) erabiltzen zituela boto-emaile zalantzatiak identifikatzeko eta ondoren, mezu zehatzak bidali zizkieten haien beldur eta kezketara egokituta. Data mining-aren kontzeptu argia da hau. 📊
#datamining #bigdata
AGENDA SETTING
Filmean zehar argi ikusten da nola kanpainak etengabe azpimarratzen du immigrazioa eta EBren kontrola.
Ondorioz, gai horiek herritarren kezka nagusia bihurtu ziren, beste gai batzuk bigarren planoan geratuz. 📶📱
#agendasetting
FRAMING
Biztanleriaren ikuspegia bideratzeko, alderdi batek “Take back control” leloa asmatzen du. Honekin EBk Europar Batasunaren barruan egonda kontrola galdu duela pentsarazi egin nahi diote irakurleari. 🤔🗳️ #framing
FAKE NEWSen bi adibide:
Alderdi batek 70 milioi turkiar EBra joan behar direla esaten du, kopuru hori Turkiako🇹🇷 biztanleria denean. Bestalde, EBk Europar Batasunari 350 milioi euro bidaltzen dizkiola agertzen da.
Hauek zifra engainagarriak dira, alderdien kanpainen mezua indartzeko balio dutenak.🤥
“BREXIT” 🇬🇧 pelikula klasean eman ditugun kontzeptuak errealitatean nola aplikatzen diren ikusteko adibide bikana da. Goazen analizatzera!!! 😃
#brexit #erresumabatua #europarbatasuna
📷: okdiario.com
📷: gedar.eus
Hona hemen gaur klasean aipatutako framingaren adibide praktiko bat. Gertaera bera, bi errelato kontrajarri. 👇
Datu berdinak, baina marko ezberdinek guztiz aldatzen dute albistearen zentzua eta irakurlearengan sortzen den emozioa. 🖼️
OkDiario: Terrorista bezala aurkezten du.
Gedar: Biktima bezala.
Gaur klasean framingari buruz aritu gara.
Hedabideek errealitatea antolatzeko eta aurkezteko erabiltzen duten mekanismoa da. Ez da soilik zer kontatzen den, nola egiten den baizik.
Enfokea non jartzen den erabakitzeak gertaera hori interpretatzeko modua guztiz baldintzatzen ditu.
#Ehu #Framing
Disidenteen ereduak identifikatu ditugu, kontzeptua hobeto ulertzeko.🧏🏻♀️
Adibidez, Isabel Ayuso 2023an Madrilgo Unibertsitate Konplutensera joan zen aktu bat ematera.🎙️
Oihu eta pankartekin agurtu zuten PPkoari, baina berak kritikei eta protestei kasurik ez eta bere diskurtsoarekin segitu zuen. 🫡
Astelehenean hard-core disidenteak zer diren ikusi genuen klasean. 👀
Pertsona batek presio sozioalari kasu egin gabe, bere gustu, iritzi edo erabakiekin jarraitzen duenean. Errebeldu moduan, esan daiteke. 😎
#hard-core
2020an apal hutsen irudiak etengabe ikusten genituen. 🧻
Irudia bera bihurtu zen mezua: “behar dugu”, "falta da".
Jendeak pentsatu gabe erosi zuen. 🫣
Hori da teoria honen logika: mezu indartsua → erreakzio kolektibo azkar eta antzekoa.
Badakizue zer proposatzen duen orratz hipodermikoaren teoriak??🤔
Komunikabideek mezua zuzenean “injektatzen” dutela publikoa pasibo baten buruan 🧠
Erreakzioa berehalakoa da. Publikoa ez da aktiboa, nahigabe erantzuten duen masa bat baizik 😵💫
Hauek dira Frankfurteko Eskolako pentsalari garrantzitsuenak.
Denbora pasa bada ere, haien teoriak ezinbestekoak dira gaur egungo mundua ulertzeko.
Pentsalari hauei buruz gehiago ikasi izana espero dugu. Zerbait esan nahi baduzu, utzi zure iruzkina! 👇💬
📸: philosophica.info
4. J. Habermas (1929)
Alemaniar filosofo eta soziologoa
🗣️Ekintza komunikatiboaren teoria defendatzen du: elkarrizketa arrazoituaren bidez adostasuna lortzea defendatzen du.
Demokrazia deliberatiboaren eta espazio publiko kritikoaren aldeko pentsalaria da.
📸: elviejotopo.com
3. Max Horkheimer (1895–1973)
Alemaniar filosofo eta soziologoa
Teoria kritikoa: Mundua deskribatzeaz gain, gizarte zuzenago bat lortzeko aldatu egin behar dela esaten zuen.
🤝 Theodor W. Adornorekin batera gizarte modernoaren kritika sakona egin zuen.