Advertisement · 728 × 90

Posts by komunikide

Ez (oraingoz), baina Inhar Garrido eitbren zalea da eta telebistan oso jantzita dago kar-kar 😂😂

11 months ago 0 0 1 0

Egia da #Primeran bideo-plataforma bat dela, baina oker ez bagaude, euskarazko film, telesail eta dokumentalei zuzenduta dago soilik. Eta #Linbo nolabaiteko latenighta izanda, suposatzen dugu plataformatik at jartzea erabakiko zutela.
Haatik #EITBNahieran dago eskegita, noiznahi ikus dezazun 😊😊

11 months ago 0 0 1 0

Taldekide bat dugu bigarren denboraldiaren zain dagoena…

11 months ago 0 0 1 0

Eta horixe da proposatzen dugun adibidea, Sex Education, baina honetaz aparte, badaude beste hainbat; #Euphoria edota #Heartstopper , maiz aipatu dugun telesaila.

Halaber, baduzue hortik horrelako queer adibiderik🏳️‍🌈? Irakurtzen zaituztegu!! 👀

11 months ago 0 0 0 0

Seriea #queer testua da, ez soilik queer jendearen partaidetzagatik, baizik eta bere narrazioan eta estetikan normatibitatea zalantzan jartzen eta sexualitatearen eta identitatearen aniztasuna ospatzen duelako. Horrela ikus-entzunezkoen artean espazio irekiago eta askotarikoago bat sortzen du. 🏳️‍🌈

11 months ago 1 0 1 0

3️⃣ ERREZEPZIOA:
#SexEducation telesaila queer komunitateak oso ondo hartu eta txalotu du, erreferente bilakatuz, bai bere unean, bai gaur egun ere. Bereziki baloratzen da aniztasuna, ikusgarritasuna eta errespetuzko tratamendua.

Beraz, honekin hiru printzipioak betetzen dira:
Errezepzioa ✔️

11 months ago 0 0 1 0

2️⃣ ESTETIKA eta GAIAK:✔️
Telesailak queer estetika eta gaiak lantzen ditu: genero-identitatearen aniztasuna, orientazio sexual ezberdinak, eta sexualitatearen inguruko aurreiritziak eta estigmak. Pertsonaia nagusietako asko queer dira eta euren istorioak modu errealistan eta positiboan erakusten dira.

11 months ago 0 0 1 0

Has gaitezen lehenengoarekin:

1️⃣ EGILEAKOTASUNA:
#SexEducation -en sortzaileen artean queer jendea dago, eta aktore zein gidoilari batzuk LGTBI+ komunitatekoak dira. Horrek ikuspegi propio eta anitza ematen dio telesailari.

Beraz... Egileakotasuna ✔️

11 months ago 0 0 1 0

Gaur @katixagirre.bsky.social irakasleak aipatu digu queer izan nahi duten testu mediatiko guztiak ez direla hala kontsideratzen.
3️⃣ printzipio bete behar dituzte:
▶️ Egiletasuna: queer jendeak egin du?
▶️ Estetika: queer gaiaz ari da?
▶️ Errezepzioa: txalotua izan da komunitatearen barruan?

11 months ago 0 0 1 0
Advertisement
Post image

#Queer gaia ez dugu jorratu oraindik, izan zitekeen agian testu mediatiko oso gutxi hala kontsideratzen direlako. Baina, heldu da unea. Gaur, Kominikiden #SexEducation telesailaren inguruan mintzatuko gara, aipatuz zergatik kontsideratzen den queer 🏳️‍🌈.
Prest? Has dezagun haria ⬇️⬇️

11 months ago 1 0 1 0

Zaila egin zaigu den-dena kontatzea irudiak sortuz adibide grafikoekin, baina ulertu bada eta ondo badago...
Ezin hobe!!
Esker mila Katixa! 🤗🤗

11 months ago 1 0 0 0

Hori guztia umeen irudimenean barneratzen da. Istorioek hezten dituzte, eta horregatik garrantzitsua da ikuspegi kritikoa izatea: Zer kontatzen da? Nola? Eta zergatik?🧠

11 months ago 0 0 0 0

Ikusi dugun moduan, Disneyren pelikulak ez dira ideologia gabekoak. Modu sotilean bada ere, transmititzen dituzte balio jakin batzuk: edertasun kanonak, norberaren sakrifizioa maitasuna lortzeko...

11 months ago 0 0 1 0

Karibearekin lotzen ditugun hainbat elementu daude🏝️: Sebastian, arrainen itxura, musika, etab. Letran azaltzen da han ez dutela lanik egin behar eta egun osoa musika entzuten dutela, hau da, hirugarren munduko pertsonak nahiz eta pobreak izan, alaiak direla eta ez dutela lanik egin nahi

11 months ago 0 0 1 0
Post image

Bestalde, #UnderTheSea abestiaren letra ere aztertzekoa da. Izan ere, askok arrazista dela aitortu dute☝️

11 months ago 0 0 1 0
Preview
a close up of a cartoon character from the little mermaid with a red lip . ALT: a close up of a cartoon character from the little mermaid with a red lip .

Alabaina, printzesei buruzko beste pelikula batzuetan ez bezala, honetan Ariel subjektu aktiboa da berak ekintza guztiak egiten dituelako Ericen maitasuna lortzeko: hondorapenetik salbatu, Ursularekin tratua egin...😈 Hortaz, kasu honetan printzea subjektu pasiboa da

11 months ago 0 0 1 0
Preview
Ariel Mermaid GIF ALT: Ariel Mermaid GIF

Baina azpian zer mezu transmititzen dira? Arielek bere ahotsa saltzen du gizaki izateko eta maitasuna lortzeko: bere nortasuna alde batera utzi eta gizon baten gustura moldatzen da

11 months ago 0 0 1 0
Advertisement

Aldaketa horiek ez dira ausazkoak. Disneyk kontzienteki egokitzen ditu istorioak, publiko zabal eta gaztearentzat erakargarriagoak izan daitezen: amaiera zoriontsuak, drama gutxiago, eta noski, merkatu arrakasta💸

11 months ago 0 0 1 0
Post image

The Little Mermaid #HansChristianAndersen -en ipuinean oinarritzen da, baina Disneyk istorioa eraldatu zuen. Jatorrizko bertsioan, sirenatxoa ez da zoriontsu amaitzen. Filmean, berriz, maitasunak dena konpontzen du💞

11 months ago 0 0 1 0

1980ko hamarkadan, Disney krisialdi batean murgildu zen. Bere azken animazioek ez zuten espero zen arrakasta, eta konpainiaren ospea lausotzen ari zen. Alabaina, film honen bitartez, bere fama berriz ere gorantz jo zuen

11 months ago 0 0 1 0

Disney Hollywood-eko “major” bezala kategorizatu zen, hau da, baliabide, botere eta eragin handiko ekoiztetxea. Hori dela eta, egiten zituen film bakoitzak mundu osoan eragina izan zezakeen, batez ere umeengan🌍

11 months ago 0 0 1 0
Post image

#TheLittleMermaid (1989) ez da soilik Disneyren animazio klasiko bat. Bere atzean dagoen historia, aldaketa ideologikoak eta errepresentazioak aztertzea merezi du. Hortaz, begirada kritiko bat botako diogu itsaspeko film honi 🌊🧜‍♀️

11 months ago 0 0 1 0
Post image

Horregatik, Spike #PottokinarenPrintzipioa -ren kontrako adibide garbia da: talde nagusia neskez osatua dago, eta mutil bakarra ez da estereotipo hutsala edo apaingarri bat, baizik eta pertsonaia osoa eta aberatsa.

Eta tira, super kukia da, ezta?
Ba al dituzue zuek horrelako adibiderik?
Aguuurr! 🐴💗

11 months ago 0 0 0 0

Ez da "apaingarri" edo taldean egoteko aitzakia, baizik eta istorioan pisu propioa duen pertsonaia 🐲💗. Bere istorio propioak ditu, bere hazkundea, zalantzak eta arrakastak. Ez da taldeko "mutil bakarra" izateagatik definitzen, baizik eta bere nortasunagatik #SpikeTheBest

11 months ago 0 0 1 0

Spike ez da taldean maskulinoa izateagatik bereizten. Bere nortasuna, istorioak eta harremanak propioak ditu: lagun leiala, umoretsua, batzuetan beldurtia baina beti ausarta behar denean, eta bere ahuleziak eta indarguneak ditu. Hots, ez du barregarriaren pertsonaia egiten soilik.

11 months ago 0 0 1 0
Advertisement
Post image

Spike adibide ezin hobea da. Dragoi txiki eta morea da, #MyLittlePony telesaileko pertsonaia oso ezaguna. Twilight Sparkle-ren lagunik onena eta laguntzailea da, eta beti laguntzeko prest dago. Bere bihotz onagatik eta ausardiagatik maitatua da Ponyville-n. 🐴💗✨

11 months ago 0 0 1 0
Post image

#PottokinarenPrintzipioa oso ohikoa da haur eta helduentzako fikzioan: gizon talde handi bat dago, eta emakume bakar bat, maiz bere ezaugarria emakume izatea besterik ez duena. Hots, emakumea salbuespena da, eta mutilak araua.
Baina kontrako adibideak badaude pantailetan, nahiz eta oso gutxi diren ⬇️

11 months ago 0 0 1 0

Eta oraintxe bertan jabetu gara Hans, #Frozen filmeko antagonista, gizon fatala zela❗
Eta hori milaka aldiz ikusi dugula filma 2013an estreinatu zenetik! #zaharrakgara
Eta zuek, irakurleok, okurritzen zaizkizue Hans bezalako gizon fatalik? Irakurtzen zaituztegu‼️

11 months ago 0 0 0 0

#FemmeFatale pertsonaia asko egon dira zineman, baina Hans bezalako gizon fatalak oso gutxi dira: azalean atseginak, baina barrutik arriskutsuak eta xede ilunak dituztenak. Hansek erakusten du gizon fatal bat izateko besteen konfiantza irabazteko gaitasuna eta engainatzeko trebetasuna behar dela 🤴.

11 months ago 0 0 1 0

Hau da, Hans "gizon fatala" da: bere xarma eta itxurazko onginahia erabiltzen ditu besteak bere sarean harrapatzeko, eta azkenean, bere benetako aurpegia erakusten du. Ez du magia edo indar berezirik erabiltzen, baizik eta benetako bizitzan egon daitezkeen manipulazio eta engainuak.

11 months ago 0 0 1 0