Advertisement · 728 × 90
#
Hashtag
#UhinUltramoreak
Advertisement · 728 × 90
54. Ahizpatasuna zientzian Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Izan ere, oso eremu lehiakorra den arren, badira bestelako jokabideak eta balioak erakutsi dituzten zientzialariak. Haietako lau aukeratu dituzte: Marie Curie fisikaria eta Nobel sariduna, Poppy Northcutt ingeniaria eta aktibista feminista, Jocelyn Bell Barnell astrofisikaria eta Ben Barres neurozientzialari transa. “Egunero ikasten da zerbait” sekzioan, berriz, AAk diseinatutako Karmela autoa aurkeztu dute. Ez zaitu epel utziko!

♒️ #UhinUltramoreak denboraldia buaktzeko: ahizpatasuna zientzian!
Ondoren zetozen emakume ikertzaileei bidea ireki dieten zientzialarien omenez
➕ Denboraren kapsula, Egunero ikasten da zerbait, Egia/Gezurra/Ez dago ebidentzia
🎧 GUAU plataforman: guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
53. Txertoen negazionismoaren jatorria Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta. Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Teoria horren atzean ordea,1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia dago. Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak garbi utzi nahi izan dute atal honetan, txertoek milioika bizitza salbatzen dituztela urtero. Zientzia fikziozkoak diruditen lentilla batzuk ere aipatu dituzte albisteen artean. Hain zuzen, haiei esker, argi infragorria ikus daiteke, baita begiak itxita ere!

#UhinUltramoreak 53: Txertoen negazionismoaren jatorria

Negazionisten arabera, txertoek autismoa sortzeko arriskua dute. Uste oker horren atzean artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia daude

🎧 GUAU pltaforman: guau.eus/m/uhin-ultr...

1 1 0 0
52. Tximinoek guk baino lehenago Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek er...

#UhinUltramoreak 52: Tximinoek guk baino lehen

Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Ikerketek, ordea, erakutsi dute ez garela hain bereziak.

🎧 GUAU plataforman eta audio-agregatzaileetan:
guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
52. Tximinoek guk baino lehenago Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari egotzi izan zaion esklusibotasun hori. Hain zuzen, gure gertuko primateek, zehazki, txinpantzeak perkusio-jotzaile finak direla ikusi dute, eta ahozko komunikazio konplexua erabiltzen dutela elkarren artean, eta baita bonoboek ere. Bestalde, egia ote da zentral nuklearren tximinietatik ateratzen den ke zuria ez dela toxikoa, ur-lurruna baizik?

#UhinUltramoreak 52: Tximinoek guk baino lehen

Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Ikerketek, ordea, erakutsi dute ez garela hain bereziak.

🎧 GUAU plataforman eta audio-agregatzaileetan: guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
51. Hilezkortasunaren ametsa Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin. Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituzte. Adibidez, Estatu Batuetako multimilioidunek beren espermatozoideen arteko lasterketak egiten dituztela, ustez, osasun sexuala bultzatzeko asmoarekin.

#UhinUltramoreak 5: Zer nahiago duzu, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Zer dio zientziak?

Eta bazenekien espermatozoideen lasterketak egiten dituztela AEBko multimilioidunek?

🎧 GUAU plataforman eta audio-agregatzaileetan: guau.eus/m/uhin-ultr...

1 1 0 0
50. Otsoaren balioa Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nola nahi, otso bat inguruan azaldu or...

♒ Otsoaren alde ala kontra zaude? #UhinUltramoreak podcastaren atal honetan, otsoaren balio ekosistemikoak azaldu dituzte, eta beste hamaika konturi buruz ere aritu dira, umorez eta espiritu kritikoz
🎧GUAU plataforman:
guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
50. Otsoaren balioa Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nola nahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean. Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izan daitekeela arrazoitu dute. Kastoreak ere aipatu dituzte atal honetan, eta natura sistema konplexua eta integrala dela gogorarazi dute. Bide batez, egia ote da limoi-ura baraurik edateak gantza erretzen laguntzen duela?

#ElhuyarAldizkaria
♒ Otsoaren alde ala kontra zaude? #UhinUltramoreak podcastaren atal honetan, otsoaren balio ekosistemikoak azaldu dituzte, eta beste hamaika konturi buruz ere aritu dira, umorez eta espiritu kritikoz
🎧GUAU plataforman: guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa” Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz,...

#UhinUltramoreak podcastaren 49. atalean: emakumee gutxiespen "zientifikoa", edo nola erabili den zientzia emakumeak gutxiesteko eta gizonen menpekotzat hartzeko
🎧 GUAU plataforman eta beste audio-agregatzaileetan:

guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa” Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz, zientziaren berezko ezaugarritzat hartzen dira objektibotasuna eta neutraltasuna ahaztuta. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan, ordea, tesi hori ezeztatzen duten hamaika adibide jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Horren atzean dagoen arrazoia patriarkatua da eta zientziak emakumeei buruz kontatutako gezur “zientifikoak” aletu dituzte. Horrez gain, egia ote da Marie Curiek erabili zituen koadernoak oraindik erradioaktiboak direla?

#UhinUltramoreak podcastaren 49. atalean: emakumee gutxiespen "zientifikoa", edo nola erabili den zientzia emakumeak gutxiesteko eta gizonen menpekotzat hartzeko
🎧 GUAU plataforman eta beste audio-agregatzaileetan: guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
Preview
Uhin Ultramoreak: Jevonsen paradoxa Prozesu baten eraginkortasuna hobetzeak ez duen beti ekartzen kontsumoa gutxitzea, paradoxikoa bada ere. Jevonsen paradoxari heldu diote Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak Uhin Ultramoreak podc...

#UhinUltramoreak podcasta eta Jevonsen paradoxa, aste honetako Zientzia.eus -en buletineko protagonista.

Badira gehiago:
🔸CRISPR, edizio genetikoaren arrakasta
🔸Lehenengo narrastiak
🔸Irinak
🔸Gonbidapen berezia ere topatuko duzue!

mailchi.mp/fe2969220bd3...

0 0 0 0

#UhinUltramoreak -en 48. atalean, Jevonsen paradoxa: nolaz eraginkortasuna hobetzeak ez duen beti ekartzen kontsumoa gutxitzea, alderantziz baizik.

+11 kontu jakingarri, ikuspegi kritikoz, feministaz. Eta umorez!

🎧 GUAU plataforman eta beste: guau.eus/m/uhin-ultr...

1 1 0 0
47. Miniaturazko laborategiak Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela oh...

♒Zer zerikusi dute haurdunaldiak, alkoholak eta COVID-19ak? Bada, hirruek dituztela test diagnostiko errazak eta eskuragarriak. Nola funtzionatzen duten jakin nahi?
🎧 #UhinUltramoreak 47. atala, GUAU plataforman eta zure audio-agregatzaile gogokoenetan guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
47. Miniaturazko laborategiak Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu "Uhin ultramoreak" atal honetan. Bide batez, egia al da asuna hartzean, arnasari eusten badiozu, ez duela erretzen?

♒Zer zerikusi dute haurdunaldiak, alkoholak eta COVID-19ak? Bada, hirruek dituztela test diagnostiko errazak eta eskuragarriak. Nola funtzionatzen duten jakin nahi?
🎧 #UhinUltramoreak 47. atala, GUAU plataforman eta zure audio-agregatzaile gogokoenetan guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
46. Iraganean dena ez zen hobea Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu Uhin Ultramorez, eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak zirela, mende batzuk geroago ere. Eta medikuntza? Batzuetan, kalte handiagoa egiten zuen medikuak, gaitzak berak baino. Denboraren kapsulan, BBC kateak duela 30 urte egindako iragarpen teknologikoak aztertu dituzte. Asmatu ote zuten?

♒ Iraganean dena hobea zela uste duzun horietakoa bazara, eta ez baduzu iritzia aldatu nahi, EZ entzun #uhinUltramoreak podcastaren azken atala
🎧 46. atala, iragana desmitifikatuz, GUAU plataforman eta zure audio-agregatzaile gogokoenetan guau.eus/m/uhin-ultr...

0 0 0 0
45. Bakardadea Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik sentitzen direnak, eta horrek ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak sortzen ditu. Bakardadear...

♒️ #UhinUltramoreak
45. atala: BAKARDADEA

Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea, gazteen kasuan batez ere. Nahi gabeko bakardadeak dituen ondorioez aritu dira @alaitzochoa.bsky.social eta Ana Galarraga

🎧 GUAU-n eta ohiko audio-agregatzaileetan: guau.info/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
43. Luzatu, murrizteko Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitz...

♒️ #UhinUltramoreak 43. atala entzungai!
“Erabili eta bota” filosofia irauli, eta, horren ordez, “luzatu, murrizteko” leloa proposatzen dute @alaitzochoa k eta Ana Galarragak.
🎧Entzun GUAU plataforman edo zure audio-agregatzaile gustukoenean: guau.eus/m/uhin-ultra...

2 1 0 0

♒️ #UhinUltramoreak 42. atalean, eboluzioaren gaizki-ulertuak azaldu dituzte @alaitzochoa.bsky.social k eta Ana Galarragak.
🚀 Eta badakizue nork planeatu zuen Martera bidaiatzea, Musken aurretik? Denboraren kapsulan dago erantzuna
🎧 GUAU-n eta ohiko audio-agregatzaileetan
guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0

#UhinUltramoreak 41. atala: sexu basatia
Animaliek denetariko sexu-jokabideak dituzte; denak naturalak, noski. Ikuspegi antropozentrikotik begiratzen ditugunez, baina, bitxiak iruditu ahal zaizkigu
🎙️ @alaitzochoa.bsky.social eta Ana Galarraga
🎧https://guau.eus/m/uhin-ultramoreak-41-sexu-basatia

0 0 0 0
39. Ahizpa neandertalak Neandertalak, gure espezie gertukoena aztertu dute uhin ultramorez Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Ikertzaileek hasieran uste zutena baino antzekoagoak dira gugandik, eta hainba...

♒️ #UhinUltramoreak podcastaren 39. atala entzungai. Gai naugusia: Ahizpa neandertalak
➕ Albisteak, "Egunero ikasten da zerbait", Denboraren kapsula, Egia/gezurra/ez dago ebidentzia...
📲 GUAU plataforman: guau.eus/m/uhin-ultra...

0 0 0 0
38. Metal toxikoak tanpoietan Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin ultramoreak” erabili nahi izan dituzte A...

♒Entzungai dago #UhinUltramoreak podcastaren azken atala, 38.a. Gaia: metal toxikoak tanpoietan.
Horrez gain:
- mikroplastikoak
- “Andereen etxeko aldizkaria” izeneko aldizkari "femeninoa"n egindako iragarpena
- "Egunero ikasten da zerbait" sekzioa
- mitoak...
🎧 guau.eus/m/uhin-ultra...

guau.eus

0 1 0 0
Preview
ZURRUNBILOA Gazteen osasun mentala erdigunean Euskal gazteen 5etik 1ek osasun mentaleko asaldura bat du diagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa 6 aldiz handitu da azken urteotan, batez ere neskatoen artean. Zer gertatzen ari da? Gizarte moduan, ...

📩 Zientzia.eus asteko buletina:

🌀 #Zurrunbiloa, gazteen osasun mentala erdigunean jarri duen proiektua, eta #UhinUltramoreak podcastaren denboraldi berria, asteko protagonista

💥Gazteen osasun mentalari buruzko eduki gehigarriak Telegram kanalean: t.me/+hOYsfQl3V0s...

mailchi.mp/ed94e0920c54...

2 0 0 0
Uhin Ultramoreak Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. ...

♒️Hasi da #UhinUltramoreak podcastaren 3. denboraldia!
Musika-jaialdien ingurumen-inpaktuaz da lehena, eta sekzio berri bat estreinatu dute: "Denboraren kapsula".
#Zientzia #feminista umorez, Ana Galarraga eta @alaitzochoa.bsky.social rekin, GUAU plataforma bidez
🎧 guau.eus/s/uhin-ultra...

1 0 0 0