Malkoa sudur puntan geratu da une batez, bere buruaz beste egin aurretik #mikroipuina
Basoari berde usaina dario #mikroipuina
Wifirik gabe, bihotza ere 'offline' dago.
#mikroipuina
Teknika bikaineko ilusio bat besterik ez zen izan: paradisua saldu zidan eta, sartu nintzenean, bakarrik utzi ninduen basamortuarekin hizketan.
#mikroipuina
Arraultza frijitu polit bat egitea esperientzia gastronomiko eta emozional ikaragarria da #mikroipuina
Perimenopausia zure gorputza sofware eguneraketarik gabe geratzea da #mikroipuina
Nire arimak pijama jantzi du nire gorputzak baino lehenago #mikroipuina
Zabaldutako arropa bustia edo hotza dagoen jakitea; hori da bizitzari eskatzen diodana #mikroipuina
Maite nazazu arropa txuriak tomate-saltsa maite duen bezainbat #mikroipuina
Haize-zirimolatik ihes egin du hostoak, ni aurpegian jotzeko #mikroipuina
Lehen eta azkeneko aldiz kitto esan zuen.
#mikroipuina
Ari nintzen jaisten eskailerak, pentsatuz gorantz nihoala, hain zehatz, kalera.
#mikroipuina
Gerora ohartu ginen geroa uharte txikia zela, iraganez inguratua, ordurako ihes eginda geunden belaontzian orainerantz.
#mikroipuina
Bitsbako garargardoa bezain indarge, telea piztu eta sofan etzan zen. Telefonoa. Lan eskaintza izan zitekeen, ala aspaldiko amorantea damuturik. Ala ama. Ama. Urteak ikusi gabe. Katez aldatu zuen, iraultza bailitzan. "Teledendako burukoa banu..." ahapeka. Gero, lo.
#mikroipuina
Ipurtargi bat bezalakoa zen niretzat. Gutxitan egoten ginen, baina izugarrizko poza ematen zidan ikusten nuenean #mikroipuina
Ferekaz ferekaz, laztanerantz goazi.
#mikroipuina
Laztanez laztan, ferekarantz, bizi.
#estiloariketak
Hari-muturrik gabeko mataza zen. Ezin izan nuen askatu #mikroipuina
Nire bizitzaren historia lapurtu zidaten, eta hain lasai geratu ziren.
#mikroipuina #mikrofartsa
Zure ezpainetan nago #mikroipuina
Berriro ere espektatiben sarearen tranpan erori zela konturatu zen.
#mikroipuina
Denboraren makina hautsi zuen betirako berarekin egoteko #mikroipuina
Arkeologoa arku eta arkatan berezitu zan, bazter utziz gainontzekoa.
#mikroipuina
Lainoek artaldea osatu dute zeruan #mikroipuina
Sukaldeko leihoan iltzatzen diren lurrun anpuiluen gisara, guk ere ezetz esan genion etorkizunari, maldan behera, brinean, erori arte, eta gero komeriak.
#mikroipuina
Arnasketa olatuekin sinkronizatu zait #mikroipuina
Seme txikiak hontza antzeratzen du. Nengoen azaltzekotan 71 urterekin jubilatuko dela baina hegaldaka joan zait, leihotik.
#mikroipuina
Seme txikiak hontza antzeratzen du. Nengoen azaltzekotan 71 urterekin jubilatuko dela baina hegaldaka joan zait, leihotik.
#mikroipuina
Nik baino hobeto maite duenaz jeloskor nago #mikroipuina
Gauza zoragarriak egiteko haziak zituen landatuta bere baitan #mikroipuina
Harea nonnahi. Oasi arrastorik ez. Haize zakarra. Begiak itxita, hondarraren beldur. Oinazpian, zirimola. Gero eta azkarrago doana. Bat-batean, irentsi nau zurrunbiloak, erori naiz. Plop. Beste dimentsio batera. Mahai jokoan dabiltzanak erlojua noiz biratuko zain.
#mikroipuina