Esta semana publicaron la segunda parte de El nombre de la rosa dibujado por Milo Manara, con lo mayor que es tenía un poco de susto de que se quedara en el tintero. #Manara #UmbertoEco #ElNombreDeLaRosa #COMIC
Posts by gatekeepers
Eco-k gauza zailak modu entretenigarrian azaltzen zituen. Bere eleberriak ez dira soilik istorioak: Irakurlea pentsatzera bultzatzen dute; Historia, filosofia eta misterioa nahasten dituzte eta Interpretazio anitz uzten dituzte Barthes-en antzera.🧠
Il Nome de la Rosa liburua
Bere lanik ezagunena "Il nome della rosa" da, misteriozko eleberri historiko bat, non kultura, erlijioa eta jakintza uztartzen diren. Literaturaz gain, komunikabideak, zeinuak eta gizartea aztertzen zituen, Semiotika arloan aditu handia izanik. #Ilnomedellarosa #liburua
Umberto Eco
• Umberto Eco italiar idazle, filosofo eta pentsalari ospetsua izan zen. Italian Jaio zen eta mundu osoan ezaguna egin zen bere eleberri eta saiakera sakonei esker. #UmbertoEco #semiotics #filosofia
Egilearen heriotza liburua
📣Bere ideiarik ezagunena “egilearen heriotza” da: testu baten esanahia ez du idazleak erabakitzen, irakurleak baizik. Hau da, Irakurlea bihurtzen da interpretazioaren protagonista eta egilea “desagertu” egiten da interpretazioan. Hau funtsezkoa izan zen estrukturalismotik modernitatera igarotzeko.
Roland Barthes
• Roland Barthes filosofo, literatura-kritikari eta semiologo frantsesa izan zen. 📚Cherbourgen jaio zen, eta bere haurtzaroa markatuta egon zen aitaren heriotzagatik. Barthesek DENA aztertzen zuen zeinu-sistema bat balitz bezala eta horregatik Semiotikan zentratu zen. #Barthes #semiotics
Ferdinand de Saussure izan zen lengoaia sistema gisa aztertu zuen lehenengoa. Bere ideiei esker semiotika sortu zen, gaur egun publizitatean, zineman eta modan ezinbestekoa dena.
Zeinuaren bi mailak:
Adierazlea: Zeinuak hartzen duen forma 🗣️📰
Adierazia: Zeinuak errepresentatzen duen kontzeptua 💡🧠
ZEINUAK SAILKATZEKO HIRU AUKERA PEIRCE-EN ARABERA
🧐Charles S. Peircek dioenez, ezer ez da zeinu bat ez bada zeinu bezala interpretatzen🧠. Beraz, gure interpretazioak errealitatearekin🌍dugun harremana definitzen du, eta horrek semiotika eta logikaren arteko lotura azpimarratzen du📚. #Semiotika #Peirce
Askotan gure lehen iritzi liderrak gurasoak edo familia dira 👨👩👧👦. Bi pausuen teoriak dio komunikabideen mezuek ez dutela zuzenean eragiten: lehenik iritzi liderrengana heltzen dira, eta haiek interpretatu eta gainerakoei transmititzen diete 💬
Eta zuena nor da?🤔
#IritziLiderrak #TwoStepFlow
🎥 Komunikabideek mezuak kodetzen dituzten seinaleez beteta daude. "Los Domingos" filman, batzuek eliza manipulatzaile gisa ikusten dute, eta beste batzuek, berriz, familia batzeko eta laguntzeko leku gisa. Ikusleek mezuak interpretatzeko duten askotariko moduak erakusten ditu. #Zinema #Komunikazioa
Adbz orain asko hitz egiten da "therian identitatea"ri buruz eta gero eta berri gehiago daude. Gai konkretu honi buruz hitz egitearen hautaketa agenda settingaren teoriari dagokio #therian
🎞️🎬Pelikularen kasuan, Turkia EBn sartuko delaren gaia eta 350 mila libraren kontuak aipatu dira, hau da, fake news-en gai berberak.
Brexit pelikulan🎥 Agenda Setting-ari buruz ere hitz egin zuten.Agenda setting
komunikabideetan sartuko duten informazioa edo hautatzen dituzten gaiak
ipintzearen teoria da. Horrela, publikoak informazio hori garrantzitsutzat ikusten du. GOGORATU! hedabideetan ez dena azaltzen ez dugu ezagutzen.
🎬 Brexit-en ere agertzen da framing teoria 📢 : mezua nola aurkezteak jendearen pertzepzioa baldintzatzen duela.
“Take back control” 🗣️ leloak existitu ez zen iragan baten nostalgia 🕰️ pizten du, eta “back” ➕ hitzak esanahia guztiz aldatzen du: ez da kontrola hartu, baizik eta “berreskuratu”.
#framing
Brexitaren bozketaren emaitzak
📰Brexit-ean, fake news-ek iritzi publikoa manipulatzeko balio izan zuen. Adibidez, Erresuma Batuak EB-ri 350 milioi euro ordaintzen zizkiola estaea. Eta Turkia EBn sartzeko beldurrak zabalduz etorkizuneko immigrazioari buruzko ziurgabetasuna sortu zuen. Desinformazio hauek ezeztatzeko zailak ziren.
🎬Aste honetan Brexit ikusi dugu eta zirraragarria izan zen joan den astean komentatu genuen framing bezalako komunikazio teoriak ikustea. Fake news, data mining eta agenda setting kontzeptuak ere ikusi genituen. Orain, adi egon!👀 #Brexit #Komunikazioa
Noticias de Gipuzkoa albistean, aldiz, euskera etorkinentzat derrigorrezkoa dela EAEn hobeto integratzeko interpretatu dezakegu. #euskadi #komunikazioa #inmigranteak
www.noticiasdegipuzkoa.eus/politica/202...
Kasu honetan, albiste bera aurkitu dugu, baina modu ezberdinean azalduta: El Diario Vascoko egunkariak azaltzen du Euskadik etorkinen egoitza baimenak berritzerakoan euskeraren erabilera baloratuko duela, DERRIGORREZKO BIHURTU GABE. #inmigranteak #euskera
www.diariovasco.com/politica/eus...
Bestetik, framing teoria ere landu dugu. Hau da: non jartzen duzu fokoa istorio bat bat kontatzerako orduan? Istorioa nola kontatzen den arabera, esanahi desberdinak izan ahal ditu. 📰🗣️
Inkestaren arabera Euskal Herri mailan albisterik handiena izan da...🥁TOLOSAKO INAUTERIAK!!🎡
Nazio mailan... baita inauteriak ere!!😱
Eta nazioartean... Epstein kasua📂 eta Neguko Olinpiar Jokoak⛷️
Gauza askok Estatu Batuak seinalatzen dituzte, kointzidentzia?🇺🇸🧐
Gai izango zinateke esateko zein izan den Euskal Herriko albiste handiena aste honetan? Eta nazio mailan? Eta nazioartekoa? 🌎
Hori jakiteko inkesta bat egin dugu📝 Emaitzak jakin nahi dituzue???🤔
#albiste #nazioartea #euskalherria
THE HARD CORE-k kiribila apurtzen du🤛: iritziak beldurraren gainetik jartzen dituzten pertsonak. Ana Gabrielek bezala 2023an: kontzertu batean politika sartu zuen, publikoaren txistuak gorabehera, ez zuen amore eman. Nahiago izan zuen erretiroa isildua izatea baino.🗣️🧏♀️
www.tiktok.com/@latinus_us/...
Isildu al duzu inoiz iritziren bat emateko beldurrez?😶 Askori gertatu zaigu, eta izena du: Isiltasunaren kiribila 🌀, Elisabeth Noelle-Neumannek garatua. Gizarte-isolamenduaren beldurretik sortzen da dena. Gure iritzia gutxiengoa dela ikusten badugu, nahiago dugu isilik egon, arbuioa saihesteko.
Jada amaitzeko pentsalariekin...
🗣️ Jürgen Habermas daukagu!😊 filosofo eta soziologo alemaniarra🇩🇪 da. Ezaguna da filosofia politikoan, etikan, zuzenbidearen teorian⚖️ eta hizkuntzaren filosofian egindako lanengatik. Zer deritzozue Franfurteko eskolako pentsalariei buruz?
#Habermas #FilosofiaPolitikoa
Hurrengoa da... 🔥 Herbert Marcuse!!
Filosofo eta soziologo germaniar-estatubatuarra🇩🇪🇺🇸 izan zen. Gizarte industrialaren kritika eta 60ko hamarkadako mugimendu sozialetan eragin handia izan zuen.
#Marcuse #Soziologia
Beste bat ezagutzeko irrikitan? Hemen doa beste bat!!👏
🎼 Theodor Adorno!!
Filosofo alemaniarra izan zen, baina baita musikologoa eta soziologoa ere. Kulturaren eta gizarte modernoaren kritikan nabarmendu zen.😎
#Adorno #Filosofia
Aurkeztuko dizugun lehenengo pentsalaria da...🥁
🧠 Max Horkheimer!!!
Frankfurteko Eskolako kide nagusietakoa izan zen. Filosofo, soziologo eta psikologo judua izan zen, eta teoria kritikoaren garapenean funtsezkoa.
#FrankfurtEskola #TeoriaKritikoa
Ezagutzen duzu Frankfurteko Eskola? 🤔 XX. mendeko pentsalari talde bat izan zen, gizartea, kultura eta boterea ikuspegi kritikotik aztertu zituena. Teoria kritikoa garatu zuten, kapitalismoa eta masa-kultura zalantzan jarriz. Pentsalari batzuk ezagutzeko prest?💭 #FrankfurtEskola #TeoriaKritikoa
🚀Erne, lurtarrak! Ba al zenekiten duela 85 urte, Orson Wellesek Amerika osoa zalantzan jarri zuela martetarrak benetan inbaditzen ote ziren?🛸
"La gerra de los mundos" egokitzapen erradialarekin orratz hipodermikoaren teoria frogatu zuen: hedabideek beldurra injektatu dezakete!😨 Eztabaidatzeko prest?
Orratz hipodermikoaren teoriari buruz hitz egin genuen, adibide batzuk emanez. Adibidez, pandemia garaian komuneko papera desagertu zen. Beste adibide bat, hedabide askok birusaren txertoa mikrotxipak zeuzkatela zioten, eta horrek txertoa jartzearen aurka egotea eragin zuen. #desinformazioa