4️⃣ MITOA
Gizarte batean natural edo “egia” gisa aurkezten diren esanahi ideologikoen sistema da, gehienetan kulturalki eraikia. 🙇♂️🤯
Adibidez…
Arrakasta = diru asko edukitzea 🤑💰
—> gure kulturan eraikitako sinesmena da, ez egia unibertsala. 🤦♀️
#mitoa #semiotika
3️⃣ PARADIGMA
Testuinguru jakin batean aukeratu daitezkeen elementuen multzoa da. Elementu bat hautatzeak beste batzuk baztertzea dakar. ⚖️
Adibidez…
Titular batean “krisia” edo “erronka” hitzen artean aukeratzea —> mezuaren ikuspegia aldatu. 👀🧐
#paradigma #semiotika
2️⃣ KODEA
Mezuak sortu eta interpretatzeko zeinu-sistema antolatua da. 🈂️🧏🏻♀️
Adibidez…
Sare sozialetako “emoji” 😀😇 sistema —> erabiltzaileek kode komun bat partekatzen dute haien emozioak adierazteko. 🙎♀️🙋
#kodea #semiotika
1️⃣ ZEINUA
Esanahi bat adierazten duen unitatea da zeinua eta bi osagai ditu: adierazlea (forma🔷) eta adierazia (esanahia⁉️).
Adibidez….
Semaforo gorria 🚦🛑 —> gelditu esan nahi duela badakigu.
#zeinua #semiotika
ZEINUAK SAILKATZEKO HIRU AUKERA PEIRCE-EN ARABERA
🧐Charles S. Peircek dioenez, ezer ez da zeinu bat ez bada zeinu bezala interpretatzen🧠. Beraz, gure interpretazioak errealitatearekin🌍dugun harremana definitzen du, eta horrek semiotika eta logikaren arteko lotura azpimarratzen du📚. #Semiotika #Peirce
Zeinu horiek ez dira ausazkoak: estilo estetiko guztia pertsonaien egoera emozionala transmititzeko baliatzen da. Ez dute esaten "pertsonaia hau galduta dago", baizik eta ikusleak sentitzen du. Hor dago zeinuen indarra. #Euphoria #Semiotika #Zeinuak
📢 Azkena!
Zeinuen bidez esanahiak eraikitzen dira: ez dira neutrala, ideiak eta balioak transmititzen dituzte.
Horregatik da semiotika tresna ezinbestekoa ⚠️: ikusten dugunaz pentsatzeko eta aztertzeko.
Espero ditugu kontzeptu hauek hobeago ulertzea! 🤗
#Semiotika #Komunikazioa #Ikurrak #Kodea #Zeinua
📌 Zer da Semiotika?
Semiotika ikurra eta esanahiaren azterketa da. Seinaleek nola funtzionatzen duten aztertzen du —ez hitzek bakarrik, irudiak, soinuak eta jokabideak ere bai. Jarraian semiotikaren inguruko oinarrizko kontzeptuak argituko ditugu! Goazen🫵💻
#Semiotika #Komunikazioa
Beraz, zer da #semiotika? Kultura eta komunikazioaren arlo guztietan ematen den esanahi eraketaren estruktura formalei begiratzen dion zientzia da.
Honen lana nola sortzen ditugun errepresentazioak da.
Partida bat irratian entzutean, hitzak zeinuak dira eta guk errepresentatzen ditugu geure buruan.
#Semiotika bada jorratzeko gaia 🗣️
Komunikide-n esango genuke #KomunikazioarenTeoriak ikasgaiko gai interesgarrienetako bat dela. Beraz, oraingoan aipatutako gaiko oinarrizko kontzeptuen definizioak dakartzagu, hedabideetatik hartutako adibideekin (ondo uler dezazuen 😜🥴).
Tira, irkurtzeko prest? ⬇️⬇️
Filmetan asko errepikatu den paradigma Edurnezuri da. Hainbat film egin dira istorio berdinarekin, nahiz eta ikuspuntu ezberdina ematen zaien.
#paradigma #semiotika
www.berria.eus/ikasgela/ber...
Albiste honetan, kolore morea zeinu bezala ikusi dezakegu, feminismoaren eta berdintasunaren zeinu gisa.
#zeinua #koloremorea #semiotika
Ferdinand de Saussure (1857–1913) hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaria izan zen. Bere Cours de linguistique générale-k hizkuntza sistema bezala ikustea sustatu zuten, elementuen arteko erlazio sinbolikoak azpimarratuz. Bere pentsamenduek gaur egungo ikerketetan eragiten dute.
#semiotika
🔬 Charles Sanders Peirce:
🧠 : Logikaria, matematikaria, zientzialaria eta semiotikari aitzindaria izan zen.
📊 : Ikurrak ikono, indize eta sinbolo gisa sailkatu zituen, gaur egungo semiotikaren oinarriak ezarriz.
💡 :XXI. mendeko jakintzen oinarri sendoak ezarri zituen.
#semiotika 🏛️🧐💬 #Seinaleak 🕵️
Umberto Eco:
🧠: filosofiatik literaturaraino, jakintza arlo anitzetan sakondu zuen.
📖: Il nome della rosarekin semiotikaren printzipioak fikziora eramaten jakin zuen.
🔍: Semiotikaren bidez, ikurrak eta esanahiak nola funtzionatzen duten aztertzen maisua izan zen.
#semiotika 🕵️
❔Zein izan ziren semiotikan eragin handia izan zuten autoreerako batzuk?
Ikus dezagun gehiago haiei buruz!
#semiotika 🗣️🧠🦻🏻👀
"Zeinu bat gezur bat kontatzeko erabil daitekeen edozer gauza da" zioen #UmbertoEco -k, italiar semiologoak. Ecok ekarpen handiak egin zizkion #semiotika -ri. Bere lan ospetsuenak #ElNombreDeLaRosa eleberria #TratadoDeSemióticaGeneral dira eta masa-kulturari buruzko analisiak egin zituen.
Zeinuen eta sinboloen esanahia eta erabilera aztertzen dituen zientziaz ari gara klasean, hots, #semiotika -z. Baina ezin ditugu ahaztu zientzia hau landu zuten lehenengo pertsonak, semiotikaren gurasoak, nolabait esanda👨👨👧.
Klaseko gaia aprobetxatuz aipatu ditzagun semiotikaren aitak. 👀⬇️
Strukturalistická #semiotika a #AI
Na 4. stupni označování začíná sémiotický systém reflektovat vlastní existenci a vzniká #umelevedomi