Advertisement · 728 × 90

Posts by Mezu argi

📺📢“Migrazio olatua” esatea ez da neutroa. Ez da ura, baina zerbait kontrolaezina iradokitzen da, mehatxagarria. Zeinua ez da hitza bakarrik, jasotzen duenak interpretatzen duen #konnotazioa ere bada. Hitzek ez dute errealitatea deskribatzen: eraiki egiten dute.

11 months ago 0 0 0 0

Zeinu horiek ez dira ausazkoak: estilo estetiko guztia pertsonaien egoera emozionala transmititzeko baliatzen da. Ez dute esaten "pertsonaia hau galduta dago", baizik eta ikusleak sentitzen du. Hor dago zeinuen indarra. #Euphoria #Semiotika #Zeinuak

11 months ago 0 0 1 0
Post image Post image

Euphoria-n oso presente daude zeinu bisualak:
💄 Makillajea (purpurina, kolore biziak) = nortasun bilaketa eta autoespresioa
📱 Pantailen erabilera = isolamendua eta etengabeko konektibitatea
👁️ Plano hurbilak eta argiztapen neoi = barruko kaos emozionala

11 months ago 0 0 1 0

Hedabideetako zeinuak objektu, jarrera edo estilo bisualak dira, eta sinbolikoki zerbait esan nahi dute. Ez dute zertan azalpenik izan: ikusleak berez ulertzen du mezua. Adibidez: arma bat arriskua da, edo kolore gorriak pasioa adierazten du. #Zeinuak

11 months ago 0 0 1 0
Post image Post image

Adibidez, Stranger Things-en zientzia-fikzio eta thriller kodeak nabarmenak dira:
🌫️ Argiztapen iluna eta tentsiozko giroa
🎹 Musika sintetikoa eta 80ko hamarkadako estetika
🧠 Neska boteretsua (Eleven) botere psikikoekin
🧪 Konspirazio militarra

11 months ago 0 0 1 0

Hedabideetako kodeak dira genero bateko ezaugarri errepikakorrak: ikus-entzunezko seinaleak dira (irudiak, soinua, giroa, istorio motak...) eta ikusleari laguntzen diote istorioaren generoa eta tonua berehala identifikatzen. #Kodeak #Hedabideak

11 months ago 0 0 1 0
Post image Post image

talde nagusia neskez osatua dago eta Spike da mutil bakarra 👦🐉. Ez da liderra, ez du protagonismoa, maskota/laguntzaile paperean geratzen da.Ez du boterea, ezta erdiguneko rolik.
#PitufinaAlderantziz #GeneroIkuspegia #Animazioa

11 months ago 0 0 0 0
Advertisement
Post image Post image

Baina... kontrakoa ere gerta daiteke? Emakumez osatutako talde batean gizon bakarra egotea eta bigarren plano batean geratzea...

Batez ere emakumeei zuzenean zuzenduta dagoen telesailetan gertatzen da. MY LITTLE PONY-n adibidez.💜🐴

11 months ago 0 0 1 0
Post image

Queer teoriaren irizpideak kontutan hartuta, Pink Flamingos pelikulak ezaugarriak betetzen ditu:

➡️Zuzendaria, John Waters, queer parametro sozialetan kokatzen da.
➡️Queer estetikan oinarrituta dago, protagonista drag queen bat delako.
➡️Hasieratik, bere publiko nagusia LGTBIQ+ kolektiboa izan da.

11 months ago 0 0 0 0
Post image

🌈Noiz kontsideratu daiteke testu mediatiko bat #queer?

3 ezaugarri hauek bete behar ditu:
Egiletasuna: queer jendeak egin du.
Estetika: queer estetika bat dago.
Errezepzioa: queer jendeak onartutako/txalotutako testua izan behar da.

11 months ago 1 0 1 0
Post image Post image

You telesailaren Joe Goldberg femme fatale-aren kontrakoa da: gizon fatala. Seduktorea eta hilgarria, emakumeak manipulatu eta seduzitzen ditu maitasun erromantikoaren itxurapean. Bere narratibak alderantzikatu egiten du femme fatale-ren bertsioa, beste era bateko ikuspuntua erakutsiz #GizonFatala 🧔🏻‍♂️

11 months ago 0 0 0 0
Post image

Doraemon-en Shizuka beti da adeitsua, femeninoa, eta beti, beti falda 👗—zergatik ez neska bat galtzekin?
🤖 Nobita, Suneo eta Takeshi-ren istorioak kontatzen dira. Shizukarena ez.
🧠 Hori ez da ordezkaritza, estereotipo hutsa da.
#SindromedePitufina

11 months ago 0 0 0 0
Post image Post image

Pottokinaren sindromea = neska 1 talde maskulinoan 👧🏼 eta bere rola "neska izatea" da. Goazen ikustera Doraemon-en kasua!!

11 months ago 0 0 2 0

5️⃣Ba al dago ideologiarik Sirenatxoan?

Sirenatxoak ideologia darama: maitasun erromantikoa, rol klasikoak eta gorputz estandarrak transmititzen ditu. Haurrek horren bidez mundua eta beraien desirak eraikitzen dituzte, kulturak ere hezten duelako. Horregatik, kritikoak izan behar gara.👁️

11 months ago 0 0 0 0
Advertisement

4️⃣“Under the Sea”: arrazakeria ur azpian?

🎶 Bajo el mar, trabajan sin parar bajo el sol…

Eszena hau, alaia bada ere, estereotipo arrazistak erreproduzitzeagatik kritikatu dute: pertsonaia karibetar zoriontsuak, pobreak baina konformeak. Esklabotzaren idealizazioa? Irudikapena ez da inoiz neutroa.

11 months ago 0 0 1 0

3️⃣ Genero rolak: Nola izan behar dute neska eta mutilek Sirenatxoaren arabera?

Neskak ederrak eta sakrifikatuak izan behar dira; mutilak, berriz, ausartak eta erabakigarriak. Nahiz eta Arielek amore eman, marko klasiko baten barruan jarraitzen du.

11 months ago 0 0 1 0
Post image

2️⃣ Zer aldatu zuen Disneyk Andersenen jatorrizko ipuinetik?

Jatorrizko bertsioan, sirenatxoak sakrifikatu egiten da eta ez du printzea lortzen. Disneyk ipuin tragikoa amaiera zoriontsu bihurtu zuen, maitasun erromantiko eta kontsumorako egokia. Tragediak ez du saltzen, baina istorio gozoek bai.

11 months ago 0 0 1 0

1️⃣ Ekoizpena: Zer rol du Disneyk Hollywooden?

Disney ez da soilik produkzio-etxe bat, baizik eta Hollywood-eko major bat da. 80ko hamarkadan krisiaren ostean, Sirenatxoa-rekin berpiztu zen: animazio zaindua, musikalak eta ipuin klasikoen egokitzapenak publiko berrientzat.

11 months ago 0 0 1 0
Post image

🎬✨Sirenatxoak (Disney, 1989) istorio inozoa dirudi, baina zer gertatzen da lupa kulturalarekin begiratzen badiogu? 👀

Azter ditzagun haien ideologia ezkutua, ekoizpena, genero rolak, arrazakeria eta gehiago. Spoiler: Disney ez da inoiz entretenimendu hutsa. 🧜‍♀️🧵👇

11 months ago 0 0 1 0

Martharen gorputza ez da kontakizunaren erdigunea, baina ezkutuan ere ez dago. Telesailak ez du metafora ez txiste bihurtzen.

Adibidez:
➡️Desiragarri gisa erakusten da.
➡️Bere mugimenduak ez dira “gorputzagatik komikoak”.
➡️Inork ez du bere gorputza komentatzen.
➡️Ohiko arropa erabiltzen du.

1 year ago 0 0 0 0
Post image

Barneko irudikapena: My baby reindeer 🦌

Netflix-eko minisaila, Richard Gadd komedianteak bizi izan zuen sexu-jazarpen eta -abusuaren benetako istorioa kontatzen du. Bertan Richard-ek Martha pertsonaiarekin bizitakoa azaltzen du eta pertsonaiaren barneko errepresentazioa egiten du bere ikuspegitik.

1 year ago 0 0 1 0

“Fat Amy” bezalako personaia diseinatzea erraza
izan daiteke; itxuraz funtsezkoak diren estereotipoetan oinarrituz gorpurtz normatiboa ez duten
emakumea sortzeko.

Adibidez:
➡️ Nortasun sendoa eta lotsagabea.
➡️ Pertsonai barregarria.
➡️ Ederra bezala ezin irakurria.
➡️ Arropa zabala

1 year ago 0 0 0 0
Advertisement
Post image

Kanpoko irudikapena: Pitch perfect 🎤

Bere lehen agerpenetik, Amy "Fat Amy" bezala aurkezten da, "para que las perras flacas no lo digan a sus espaldas".

Hemen pista bat dago: Amyk iraina gainditu, identitate bihurtu eta ezkutu gisa erabiltzen du.

1 year ago 0 0 1 0
Post image Post image

🙎‍♀️ Komunitateak modu batera edo bestera irudikatu daitezke, ordezkatzen dituenaren ikuspegiaren arabera.

Adibide gisa, gorputz ez-normatiboak dituzten emakumeen barne eta kanpoko ordezkaritza aztertuko dugu, Pitch perfect eta My baby reindeer ikus-entzunezko obren bitartez.

#gorputz-eznormatiboak

1 year ago 0 0 2 0
Post image

Mitoak hedabideetan: Superman🦸🏻‍♂️

1938an sortu zenetik, ongia eta justizia irudikatu du. Bere ezaugarriekin batera, urteetan zehar, mito batean bihurtu da.

Haren kapak, betaurrekoek eta bizitza bikoitzak mundua salbatzen duen heroi perfektuaren mitoa islatzen dute hedabideetan. #Superman #Mitoak 👓🗞️

1 year ago 0 0 1 0
Post image

✏️Roland Barthes

🧠Hizkuntza kritikaria:Zeinuek esanahiak nola eraikitzen dituzten aztertu zuen.

🔎Desmitifikatzailea: Mythologies-en, egunerokoan ezkutatutako kontakizunak aztertu zituen.

📜Irakurleak agintzen du: La muerte del autor-en, testuaren zentzua irakurleak erabakitzen duela planteatu zuen.

1 year ago 0 0 0 0
Post image Post image

🔬 Charles Sanders Peirce:

🧠 : Logikaria, matematikaria, zientzialaria eta semiotikari aitzindaria izan zen.

📊 : Ikurrak ikono, indize eta sinbolo gisa sailkatu zituen, gaur egungo semiotikaren oinarriak ezarriz.

💡 :XXI. mendeko jakintzen oinarri sendoak ezarri zituen.

#semiotika 🏛️🧐💬 #Seinaleak 🕵️

1 year ago 0 0 0 0
Post image Post image

Umberto Eco:
🧠: filosofiatik literaturaraino, jakintza arlo anitzetan sakondu zuen.

📖: Il nome della rosarekin semiotikaren printzipioak fikziora eramaten jakin zuen.

🔍: Semiotikaren bidez, ikurrak eta esanahiak nola funtzionatzen duten aztertzen maisua izan zen.

#semiotika 🕵️

1 year ago 0 0 0 0
Post image

📝 Charles Sanders Peirce:

🧐 Matematika, fisika, astronomia, optika, kimika eta ingeniaritzari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen

➡️ Komunikatzeko erabiltzen ditugun zeinuak hiru motatan sailkatu zituen: ikono, adierazle eta sinbolo

💬 "Zerbait den edozer, den horretaz gain, zeinu ere bada"

1 year ago 0 0 0 0
Post image Post image

✍️ Ferdinand de Saussure:

🧠 Jenio goiztiarra: 15 urterekin hainbat hizkuntza moderno ikasi zituen.

🔎 Kriptografiarekin jolastu: Kode eta idazteko sistema sekretuak sortzen gozatzen zuen.

🔮 Ameslaria: Bere estrukturalismoa, jakin gabe, eragina izan zuen komunikazioan, literaturan eta areago IAn.

1 year ago 0 0 0 0