B1077 propultsatzailea 26garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 80 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Just Read The Instructions (II)" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan. Irudi txikian SLS suziriaren betetze-sistemen test-a.
B1063 propultsatzailea 31garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 66 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.
Motorrak purgatzeko eta LH2 eta LOX tankeak presurizatzeko erabiltzen diren ICPS helio-botilak dira arazoa. Jaurtiketa Apirilera atzeratzen da.
Azken bi egunetan, bi #Falcon9 jaurti dira: #Starlink10 -36 misioa, #B1077 -26 propultsatzailea erabiliz, 29 sateliterekin eta #Starlink17 -25 misioa, #B1063 -31 propultsatzailea erabiliz, 25 sateliterekin.
SLS suziria, Ibilgailuak Mihiztatzeko Eraikinera (VAB) itzuli da.
#Espazioa