Chang'e ilargi-zunda automatikoen programa (Txinako Espazio Agentziaren (CNSA) eskutik) eta ilargi-programa tripulatua (Txinako Espazio Agentzia Eskifaiaduna (CMSA)), bat egiten dute. Orain CMSAk biak eramango ditu.
#Espazioa
Taiyuango Sateliteen Jaurtiketa Zentroaren 9A jaurtiketa gunetik (LC-9A) egin zen jaurtiketa.
B1063 propultsatzailea 32garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 49 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.
Haiyang-eko portuko itsasertzeko (Jaurtiketarako 3. lekua, Hego Txinako itsasoa) gabarra berezi batetik egin da jaurtiketa.
B1094 propultsatzailea 7garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 114 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en berrogehigarren lurreratze-eremuan (LZ-40) izan da.
Azken jaurtiketak:
#CZ6A Y17, #Guowang konstelazioko 5 sateliterekin (21. taldea).
#Starlink17 -21 misioa ( #B1063 -32), 25 sateliterekin.
#Jielong3 suziri bat, probako satelite batekin.
#Falcon9 suziri bat ( #B1094 -07), #CygnusNG24 zamaontziarekin.
#Espazioa
#Artemisa2 misioa arrakastaz itsasoan lurreratu da.
#Espazioa
Etxetik gertuago.
Floridara itzuliko da jaurtiketa prestatzeko (data ezezaguna).
Bere jaurtiketa 4 hilabete inguruko epean aurreikusita dago. Chang'e-7 Ilargiaren Hego Poloan lur hartu behar du, bertan ur izotza bilatzeko.
#Artemisa2, gaueko 02:07tan itsasoan lurreratzea espero da misioari amaiera emanez.
Blue Origin-en #BlueMoonMK1 #Endurance ilargi lurreratzaileak, huts ganberan egindako proba termikoak arrakastaz gainditu ditu.
#ChangE7 Wenchang-eko jaurtitze gunera iritsi da.
#Espazioa
Ilargitik bueltan, #Artemisa2 -ko adabakiari buelta eman zaio, nun itzulera adierazten da.
#Tianzhou10 zamaontzia misioaren ikur ofiziala.
PmL instrumentu zientifiko errusiarra Txinara bidali dute eta #ChangE7 misioaren parte gisa jaurtitzeko prest dago
#Espazioa
Momentu honetan, 14 gizaki #Lurra-tik kanpo dira:
Nazioarteko Espazio Estazioa-n
3 Errusiar, 3 Estatubatuar eta Frantziar 1.
Txinako Espazio Estazioa-n
3 Txinatar
Lur Orbita Baxutik haratago
3 Estatubatuar eta Kanadiar 1.
#Shenzhou21 #SoyuzMS28 #Crew12 #Artemisa2 #GizakiakEspazioan #Espazioa
B1103 propultsatzailea lehenengo aldiz jaurti da. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.
Vandenberg-eko 8 Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-8) izan da jaurtiketa gunea. Defentsa Departamenturako (DoD) ikerketarako eta teknologia frogatzeko zama darama.
Wenchangeko gune espazial komertzialeko 1. Jaurtiketa Gunea (LC-1) izan da jaurtiketa lekua.
Azken jaurtiketak:
#Starlink17 -35 misioa, #B1103 -01 propultsatzailea erabiliz, 25 sateliterekin
ULAren #MinotaurIV suziri baten #STP -S29A misioa, #STPSat -7 satelitearekin.
#CZ8 Y5 suziria, #Qianfan konstelazioko 18 sateliterekin.
#Espazioa
Lurra, Ilargiaren atzean izkutatzen.
Irudietan, «Lurraren sartzea» atzo eta Ilargiak Eguzkia eklipsatzen gaur, ilargiaren orbitan, #Orion espaziontzitik ikusita.
Konstelazioak eta hiru planeta ikus daitezke eklipsearen argazkian.
#Espazioa
#Artemisa2 bere periluniora iritsi da, gutxi gorabehera ilargiaren azaleratik 6,544 km-ko altuerara.
4 minutu geroago, Orion ontzia Lurraren erdigunetik punturik urrunera iritsi zen: 413,146 km.
Orain komunikaziorik gabe dago ezkutuko aurpegian.
#Espazioa
#Integrity, #Artemisa2 misioko #Orion espaziontzia, Lurreko gizakiak urrutien eraman dituen eskifaidun misioa bihurtu da, 406,800 km-ko gehieneko distantzira helduz.
#Espazioa
#Artemisa2 gaur:
19:56 – #Apolo13 -ko distantzia-errekorra gainditu dute.
20:45 – Ilargia behatzeko aldia hasi da.
00:47 – Seinalea galtzea Ilargiaren atzetik igarotzean.
01:02 – Ilargira ahalik eta gehien hurbildu.
01:05 – Historian Lurretik urrunen egon den puntua.
#Espazioa
Orion espaziontzian instalatuta dagoen Orion Artemis II Optical Communications System (O2O) deritzon sistema erabiliko du, MIT Lincoln Laboratory eta NASA Goddard-en garatutakoa. Sistema honek laser infragorri bidez datuak transmitituko ditu (bideo HD/4K, irudiak, ahotsa, misio-datuak...) Lurrera, ohiko irrati-sistemek baino askoz azkarrago (260 Mbps arte). O2O sistema honek etorkizuneko Artemis misioak (eta Martekoak) prestatzen lagunduko du, datu-kopuru handiagoak azkarrago bidaltzeko.
#Artemisa2 izango da distantzia luzera datuak laser bidez transmititzeko teknologia probatzen duen lehen misio tripulatua.
Goizeko 5:03tan Artemisa 2 ontziko tripulazioak ibilbidea zuzentzeko maniobra bat egin zuten, Orion espaziontziaren Ilargirako bidea doitzeko.
#Espazioa
Plesetsk Kosmodromoko 43/3 gunea izan da jaurtiketa gunea. Meridian telekomunikazio-sateliteak belaunaldi berriko sateliteak dira, Ozeano Artikoan diharduten itsasontzi eta hegazkinekin eta Ekialde Urrunean eta Siberian kokatutako geltokiekin komunikazioak bermatzeko diseinatuak. Jaurtitako hamaikagarren Meridian satelitea izan da.
Cañaveral lurmuturreko 41. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-41) izan da jaurtiketa gunea.
Azken jaurtiketak:
- #Soyuz2.1a/Fregat-M suziri bat #MeridianM 20L satelitearekin.
- ULAren #AtlasV551 suziri baten #LA05 misioa, #AmazonLeo konstelaziorako 29 sateliterekin.
- #Soyuz5 suziriaren lehen jaurtiketa atzeratu egin da, data berria zehaztu gabe.
#Espazioa
Charlie Duke-k #Artemisa2 -ko eskifaia esnatu du. Misio Kontroletik mezu berezi bat jaso dute, 1972an #Apolo16 misioan zehar Ilargiaren gainean ibili zen hamargarren gizonaren eskutik. (Azpitituluak gaztelaniaz)
#Espazioa
#Orion, komunarekin arazoak izaten jarraitzen du, blokeatutako haizagailua eta erre usain susmagarri baten ondoren. Gernu-aireztapen hodi bat izoztu da. Kapsula orientatzea erabaki zen hodia eguzkiaren eraginpean geratzeko, modu naturalean berotzeko.
Arazoa konpondu da.
#Espazioa
Nazioarteko Espazio Estazioa-ren egungo egitura:
#ProgressMS32 ( #Progress93 )
#SoyuzMS28
#crew12
#ProgressMS33 ( #Progress94 )
#Espazioa
#Integrity #Orion espaziontziak, #Artemisa2 eskifaia barruan duela, Lurraren eta Ilargiaren arteko erdibideko puntua zeharkatu du iada.
#Espazioa
2026ko ekainaren 17an, UTC 01:40etan jaurtiko da.
2026ko apirilaren 25ean, UTC 22:21etan jaurtiko da.
Lurra alderantziz ikusten da, behe-ezkerraldean Iberiar Penintsula ikus daiteke. Goian eta behean aurora polarrak ikusten dira.
Atzo iritsi zen Baikonur-era #ProgressMS35 zamaontzia, egiaztapen-probak egin ondoren.
Gaur, #ProgressMS34 zamaontziaren eguzki-panelak probatu dira.
Etxe Zuriak murrizketa erraldoiak eskatu ditu berriro NASAn.
Lurra #Artemisa2-tik ikusita
#Espazioa
John F. Kennedy zentro espazialeko 39B Jaurtiketa Konplexua (LC-39B) izan da jaurtiketa gunea. Artemisa 2, lau astronauta bidaltzen ditu tripulatutako lehen Orion kapsulan, ilargiaren itzulera libreko ibilbidean, 10 eguneko misio baterako. Halaber, 4 CubeSat daramatza bigarren mailako zama erabilgarri gisa - TACHELES, Alemaniako DLR espazio-agentziarena - ATENEA, Argentinako CONAE espazio-agentziarena - K-RadCube, Koreako Administrazio Aeroespazialarena - Space Weather CubeSat-1, Saudi Arabiako Espazio Agentziarena)
B1085 propultsatzailea 15garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 23 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "A Shortfall of Gravitas" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroa izan da jaurtiketa gunea. Badirudi jaurtiketan anomalia bat gertatu dela eta ezin izan duela orbitara iritsi.
Azken jaurtiketak:
#SLS suziriaren #Artemisa2 misioa.
#Starlink10 -58 misioa, #B1085 -15 propultsatzailea erabiliz, 29 sateliterekin.
#Tianlong3 Y1 suziriaren lehen jaurtiketa. Porrot egin du.
#Espazioa
Dena ondo badijoa, gaueko 01:50-etan (Euskal Herriko ordutegian) #Artemisa2 misioko #Integrity espaziontziak, Ilargirako injekzio-maniobra burutuko du. Orduan, lau gizakik beren planeta utzi eta beste mundu batera joko dute.
#Espazioa
Irudi honetan, komuna/higiene-eremua nun dagoen agertzen da.
Barnekaldea.
Apolo misioetan, gernua hodi batetik kanpoaldera botatzen zuten eta kakarako, boltsa bereziak zeuzkaten.
#Artemisa2 misioko kapsularen komunean arazo bat agertu zen. Gernu-bilketaren haizegailu batean zegoen, eta gernu-bilketa eragozten zuen batez ere (kaka egiteko aukera oraindik zegoen). 6 ordu inguru behar izan zuten arazoa konpontzeko.
#Espazioa
Jaurtiketa!!!!
#Espazioa #Artemisa2
Artemisa 2-ko astronautak, jaurtiketa-plataformara doaz orain.
#Espazioa
Suziri txikia da, partzialki berreskuragarria, bi etapakoa eta garapen-fasean dagoena, eta bi tonara arte lurreko orbita baxuan jartzeko gaitasuna du. Bere lehen hegaldia urte honetarako aurreikusita dago.
Mike Finckek, 20 minutu eman zituen "ISS"an hitz egin ezinik. Horregatik, #Crew11 misioa lehenago itzuli zen Lurrera.
ispace-k #ULTRA ilargiratze-modulu berria iragarri du. Honek bi gurpileko astromobila korearra garraiatuko du 2028an.
#Nebula1 ( #Xingyun1 ) jaurtiketa arrapalan.
#Espazioa
Atzo jaurtitako #Falcon9 suziriaren ( #Transporter16 misioa) burukonoa, Erdi batek 25 jaurtiketetan erabili da eta bestea 25etan.
#NewGlenn suziria ( #NG3 jaurtiketa), apirilaren 10ean jaurtiko da.
Bihar #Artemisa2 jaurtitzeko meteorologia % 80 aldekoa da.
#Espazioa
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 140 (LS-140) plataforma komertziala izan da jaurtiketa gunea.
B1093 propultsatzailea 12garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 33 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean. Irudian, zamaren hainbat satelite, tartean, Garai B euskal satelitea.
B1067 propultsatzailea 34garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 37 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Just Read The Instructions (II)" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.
Azken jaurtiketak:
#Lijian2 Y1 ( #Kinetica2) suziriaren lehen hegaldia, #Qingzhou1 zamaontzi prototipoarekin.
#Falcon9 suziri baten #Transporter16 misioa, ( #B1093 -12), 119 sateliterekin.
#Starlink10 -44 misioa, ( #B1067 -34), 29 sateliterekin.
#Espazioa
- Frank Borman (Gemini 7, Apolo 8), James A. Lovell (Gemini 7, Gemini 12, Apolo 8, Apolo 13), William Anders (Apolo 8), Eugene Cernan (Gemini 9A, Apolo 10, Apolo 17), John W. Young (Gemini 3, Gemini 10, Apolo 10, Apolo 16, STS-1, STS-9), Thomas P. Stafford (Gemini 6A, Gemini 9A, Apolo 10, Apolo-Soyuz) - Neil Armstrong (Gemini 8, Apolo 11), Buzz Aldrin (Gemini 12, Apolo 11), Michael Collins (Gemini 10, Apolo 11), Charles Conrad (Gemini 5, Gemini 11, Apolo 12, Skylab 2), Richard F. Gordon Jr. (Gemini 11, Apolo 12), Alan L. Bean (Apolo 12, Skylab 3). - Fred Haise (Apolo 13, Espazio anezkaren hurbilketa eta lurreratze probak), Jack Swigert (Apolo 13), Alan Bartlett Shepard (Mercury 3, Apolo 14), Edgar Mitchell (Apolo 14), Stuart Allen Roosa (Apolo 14), David Scott (Gemini 8, Apolo 9, Apolo 15). - Alfred Worden (Apolo 15), James B. Irwin (Apolo 15), Thomas K. Mattingly II ( Apolo 16, STS-4, STS-51-C), Charles M. Duke (Apolo 16), Harrison Schmitt (Apolo 17), Ronald Evans (Apolo 17).
- Reid Wiseman (Soyuz TMA-13M, Artemisa 2), Victor Glover (Crew-1, Artemisa 2) - Christina Koch (Soyuz MS-12/MS-13, Artemisa 2), Jeremy Hansen (Artemisa 2)
Lehenengo irudian, orain arte Ilargira bidaiatu duten 24 gizakiak, eta horietatik 12 bere gainazalean ibili dira.
Bigarren irudian, Ostiralean Ilargira bidaiatu duten zerrendara gehituko diren 4 gizakiak.
#Espazioa
Minutu batzu barru jaurtiko den SpaceX-en #Transporter16 misioan Satlantis enpresaren #GaraiB euskal mikrosatelitea dijoa. Hau, errendimendu handiko Lurraren behaketa-mikrosatelitea da eta bost urtez egongo da lur orbita baxuan.
#Espazioa
B1081 propultsatzailea 23garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 40 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroko, Hegoaldean dagoen Konplexuaren 4. eremuko (LA-4) SLS-2 (LS-43/94) plataforma izan da jaurtiketa gunea. Shiyan satelite esperimentalen programa txinatar bat da, proba-satelite aniztasun handikoa.
Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1A Jaurtiketa Konplexutik (LC-1A) egin da. Celeste Europako Espazio Agentziaren (ESA) posizionamendu, nabigazio eta sinkronizazioko sateliteen konstelazio bat da, Galileo edo EGNOS bezalako orbita-sistema altuenen zerbitzuak osatzeko eta hobetzeko Lur Orbita Baxuko sateliteen erabilgarritasuna frogatzeko.
Azken jaurtiketak:
#Falcon9 suziri baten #Starlink17 -17 misioa, #B1081 -23 propultsatzailea erabiliz, 25 sateliterekin.
#CZ2C /YZ-1S suziri bat, #Shiyan 33 satelitearekin.
#Electron/Curie suziri bat, #CelestePathfinderA -ren 2 sateliterekin.
#Espazioa