Dongfeng-en (Txina iparraldean) lurreratu eta momentuan egindako ikuskapenek, baieztatu dute kapsula osorik zegoela eta barruan zeuden objektu guztiak egoera onean daudela, eta horrek erabateko arrakasta ekarri dio itzulerako misioari.
B1080 propultsatzailea 24garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 59 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "A Shortfall of Gravitas" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.
Wenchang-eko jaurtiketa espazialeko guneko 2. Jaurtiketa Konplexua (LC-2) izan da jaurtiketa gunea.
Urtarrilaren 17an gertatu zen SLS suziriaren ibilbidea, VAB-etik (Ibilgailuak Mihiztatzeko Eraikina) 39B jaurtiketa konplexurarte, 11 ordu eta 38 minutu iraun zituen gutxi gorabehera. Distantzia 6,4 km izan zen.
#Shenzhou20 espaziontzia lurreratu da.
Azken jaurtiketak:
#Falcon9 suziri baten #Starlink6 -100 misioa, #B1080 -24 propultsatzailea erabiliz, 29 sateliterekin.
#CZ12 Y5 suziria, #Guowang konstelazioko 9 sateliterekin (19. taldea).
#SLS suziria 39B jaurtiketa konplexuan dago.
#Espazioa